4. PROZEDURA JUDIZIALAK
IRUÑEKO LEHEN AUZIALDIKO 5. EPAITEGIA
Epatze zedula. 511/2013 prozedura
Epatzea agindu duen epaitegia:
Iruñeko Lehen Auzialdiko 5. Epaitegia.
Zein auzitan:
Goian aipatutakoa.
Epatzen den pertsona (alderdi demandatu gisa):
Explotaciones Comerciales Electroestafeta, S.L. eta Jesús León Martínez.
Helbidea: Río Urbi kalea, 67, Gorraitz.
Epatzearen xedea:
Goian aipatutako judizioan agertzea demandari erantzuteko, alderdi demandatu gisa.
Zein auzitegitan agertu behar duzun:
Organo judizial honetan (San Roque kalea, 4, 4. solairua, Iruña), abokatuak eta prokuradoreak sinatutako idazkiaren bidez.
Noiz agertu behar duzun:
Hogei egun balioduneko epean, epatze honen biharamunetik hasita.
Legezko ohartarazpenak:
1.–Prokuradoreak ordezkatuta eta abokatuak defendatuta agertu behar duzu judizioan (PZLaren 23. eta 31. artikuluak). Behar baduzu, epe horretan eskatu beharko duzu doako laguntza juridikoaren eskubidea aitortzeko, edo abokatua eta prokuradorea ofizioz izendatzeko, zure kargura.
2.–Agertu ezean, auzi-ihesean zaudela deklaratuko da, eta hori jakinarazitakoan ez da beste jakinarazpenik eginen, prozesuari amaiera ematen dion ebazpenarena izan ezik (496. eta 497. artikuluak).
3.–Prozesu hau bideratu bitartean helbidea aldatzen baduzu, auzitegi honi jakinarazi beharko diozu berehala (PZLaren 155. artikulua).
Eta Jesús León Martínez eta Explotaciones Comerciales Electroestafeta, S.L. legezko eran epatzeko balio izan dezan, ageri diren ohartarazpenak barne, non diren jakiterik ez baitago, honako hau egiten dut.
Iruñean, 2014ko urtarrilaren 15ean.–Idazkari judiziala, M. Victoria Baztan Maisterra.
Iragarkiaren kodea: J1401241