32. ALDIZKARIA - 2014ko otsailaren 17a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LEHEN AUZIALDIKO 3. EPAITEGIA
(FAMILIA EPAITEGIA)

Ediktua. 989/2013 prozedura

Ezkontzaz kanpoko seme-alaba adingabeen adostu gabeko zaintzaren, jagoletzaren edo mantenuaren gaineko 989/2013 familia-prozedura.

Aipatu prozeduran horrela erabakirik, Luis Enrique Armijos Jaramillo demandatuari zitazioa egiten zaio, epaitegi honetako judizio-aretoan ager dadin behin-behineko neurrien epaiketan parte hartzeko. Epaiketa 2014ko apirilaren 9an izanen da, 13:00etan. Erabili nahi dituen frogabideak ekarri beharko ditu, abokatuaren eta prokuradorearen bitartez.

Eta zitazioa legeak agindu bezala egiteko balio izan dezan, honako hau egin eta sinatzen dut.

Iruñean, 2014ko urtarrilaren 22an.–Idazkari judiziala, Inmaculada Jurio Macaya.

Iragarkiaren kodea: J1401271