32. ALDIZKARIA - 2014ko otsailaren 17a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LEHEN AUZIALDIKO 2. EPAITEGIA

Ediktua. 17/2014 hitzezko judizioa (250.2)

Aditzera ematen da epaitegi honetan goian adierazitako prozedura bideratzen ari dela, diru kopuru baten erreklamazioa dela-eta, eta horren gaineko epaia eman dela. Hona hemen epaitza, hitzez hitz:

Iruñean, 2014ko urtarrilaren 29an.

Ezesten dut M.ª Teresa Igea Larráyoz prokuradoreak Allianz Compañía Seguros y Reaseguros, S.A.ren izenean eta hura ordezkatuz jarritako demanda, eta, hortaz, absolbitzen ditut auzi ihesean dagoen Said Lagnadi eta Mapfre Seguros, Elena Maturen Miguel prokuradoreak ordezkatuta. Demandatzailea kostuak ordaintzera kondenatu da.

Ebazpen honen aurka ezin da inolako errekurtsorik jarri (PZLaren 455.1 artikulua).

Eta Said Lagnadiri jakinarazteko balio izan dezan, gaur egun non den jakiterik ez baitago, honako hau egin eta sinatzen dut.

Iruñean, 2014ko urtarrilaren 30ean.–Idazkari judiziala, Maite Arenaza Sarasola.

Iragarkiaren kodea: J1401532