4. PROZEDURA JUDIZIALAK
IRUÑEKO LEHEN AUZIALDIKO 2. EPAITEGIA
Ediktua. 979/2012 judizio monitorioa
Aditzera ematen da epaitegi honetan goian adierazitako prozedura bideratzen ari dela, diru kopuru baten erreklamazioagatik, eta horren gaineko dekretua eman dela. Hona hemen dekretuaren xedapen zatia, hitzez hitz:
890/2013 dekretua.
Iruñean, 2013ko abenduaren 19an.
Amaitutzat jotzea eta artxibatzea organo judizial honetan bideratu den prozesu monitorio hau, York Global Finance 53, S.A.R.L.k eskaturik bideratu dena Nicolae Alexandre Leten aurka, 7.664,98 euro erreklamatzeko, gehi itundutako interesak.
Jakinaraz bekie ebazpen hau pertsonatutako alderdiei, eta ohartaraz bekie honen aurka berrikusteko errekurtsoa jartzen ahal dutela idatziz, epaitegi eskudunari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik bost eguneko epean. Han, ebazpenean egin den arau-haustea azaldu behar da. Errekurtso horrek ez du ondorio etengarririk izanen, eta ez da inola ere bidezkoa izanen ebatzitakoaren kontra jardutea.
Eta Nicolae Alexandre Leti jakinarazteko balio izan dezan, gaur egun non den jakiterik ez baitago, honako hau egin eta sinatzen dut.
Iruñean, 2014ko urtarrilaren 23an.–Idazkari judiziala, Maite Arenaza Sarasola.
Iragarkiaren kodea: J1401102