32. ALDIZKARIA - 2014ko otsailaren 17a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

NAFARROAKO JUSTIZIA AUZITEGI NAGUSIA
GOBERNU IDAZKARITZA

Ediktua. Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Gobernu Salaren erabakia, Alloko Bake Epaitegiko epaile titularraren
eta ordezkoaren karguak hutsik daudela aditzera ematekoa

Alloko bake epaile titularraren eta ordezkoaren karguak hutsik daude eta udalak ez du proposamenik egin. Horrenbestez, bidezkoa da Gobernu Salak zuzenean izendatzea, Botere Judizialari buruzko Lege Organikoaren 101.4 artikuluan eta Bake Epaileei buruzko ekainaren 7ko 3/95 Erregelamenduaren 11. artikuluan ezarritakoari jarraituz.

Bake epaile izateko, baldintza hauek bete behar dira: espainiarra eta adin nagusikoa izatea, funtzio judizialerako eragozpenik ez izatea, dolozko delituengatik inoiz kondenatua ez izatea eta halako delituengatik auzipeturik edo inputaturik ez egotea eta eskubide zibilak osorik egikaritzeko moduan egotea.

Interesdunek izendapenerako eskaera aurkezten ahal dute, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Gobernu Salari zuzendua (San Roke kalea, zenbaki gabe, 31011 Iruña).

Iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunetik hamar eguneko epea dago eskaerak aurkezteko.

Iruñean, 2014ko urtarrilaren 20an.–Gobernu idazkaria, Mercedes Vitrian Arigita.

Iragarkiaren kodea: J1401270