2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
KODES MENDIKO ADMINISTRAZIO ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA
2014ko aurrekontua eta hura betearazteko oinarriak. Hasierako onespena
Kodes Mendiko Administrazio Zerbitzuen Mankomunitateak, 2014ko urtarrilaren 17an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zituen 2014ko aurrekontu orokor eta bakarra eta hura betearazteko oinarriak.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako aurrekontua eta hura betearazteko oinarriak Idazkaritzan egonen dira ikusgai hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagun edo interesdunek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.
Aguilar Kodesen, 2014ko urtarrilaren 30ean.–Mankomunitateko burua, Amparo Labeaga Díaz de Cerio.
Iragarkiaren kodea: L1401992