32. ALDIZKARIA - 2014ko otsailaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ITZAGA ADMINISTRAZIO ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

Ordenantza fiskala, Herriko jabari publikoko lurzoruaren, hegalkinaren eta zorupearen erabilera pribatiboa edo aprobetxamendu berezia egiteko tasak arautzen dituena. Hasierako onespena

Itzaga Administrazio Zerbitzuen Mankomunitatearen Batzarrak, 2014ko otsailaren 4an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Herriko jabari publikoko zoru, zorupe eta hegalkinaren erabilera pribatiboa edo aprobetxamendu berezia egiteko tasak arautzen dituen ordenantza fiskala.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, ordenantza behin betiko onetsi, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Urrotz-Hirian, 2014ko otsailaren 6an.–Mankomunitateko burua, Javier Linto Iriarte.

Iragarkiaren kodea: L1401944