2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ZUÑIGA
2. aldaketa 2013ko aurrekontuan: kreditu gehikuntza. Behin betiko onespena
Aurrekontuan egin aldaketa hasiera batean onesten duen erabakia 2014ko 12. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urtarrilaren 20an. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuan egin aldaketa hori behin betiko onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.
Lehenbizikoa.–Hasiera batean onestea kreditu gehikuntza emateko espedientea, honela xehakaturik:
KONTU-SAILA | IZENA | ZENBATEKOA |
1 469 22101 | Biltegiko argindarra | 200,00 |
1 447 210 | Lorategietako mantentze lanak | 294,30 |
1 444 218 | Karriketako mantentze lanak eta seinaleak | 300,03 |
1 432 21203 | Mantentze lanetako materiala | 917,33 |
1 432 21200 | Udal eraikinetako mantentze lanak | 519,58 |
1 121 2260502 | Nominen kudeaketa | 550,00 |
1 121 22604 | Banku zerbitzuak eta gisakoak | 124,04 |
1 121 22201 | Telefonoa | 395,58 |
1 121 22101 | Bulegoetako argindarra | 240,03 |
1 121 22003 | Material informatiko ez inbentariagarria | 191,38 |
1 121 21500 | Bulegoko ekipoetako mantentze lanak | 49,16 |
1 121 21107 | Eskortako uraren kontagailua | 283,92 |
ALDAKETAK, GUZTIRA | 4.065,35 |
Bigarrena.–Gastua goititzeko egin den proposamena finantzatuko da aurrekontu arruntean osotara aurreikusi baino diru-sarrera handiagoak edo diru-sarrera berriak erabiliz, honela xehakaturik:
KONTU-SAILA | IZENA | ZENBATEKOA |
1 282 | Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga | 4.065,35 |
Finantzabideak, guztira: 4.065,35 euro.
Diruzaintzako gerakinaren kargura: 0,00 euro.
Zuñigan, 2014ko otsailaren 7an.–Alkatea, José Manuel González Ruiz de Zuazo.
Iragarkiaren kodea: L1402006