2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ZIZUR NAGUSIA
Zizur Nagusiko udal katastroko 2. poligonoko 15. lurzatiaren xehetasun azterlana. Hasierako onespena
Zizur Nagusiko Udaleko Gobernu Batzarrak, 2014ko otsailaren 7an egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea Zizur Nagusiko udal katastroko 2. poligonoko 15. lurzatiaren xehetasun azterlanaren espedientea, Victorino Salvatierra Goñik sustatua.
Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 74. eta 76. artikuluetan ezarritakoari jarraituz, espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen. Jendaurreko aldian inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria behin betiko onetsiko da, bidezko bada.
Zizur Nagusian, 2014ko otsailaren 7an.–Alkate udalburua, Luis M.ª Iriarte Larumbe.
Iragarkiaren kodea: L1401979