32. ALDIZKARIA - 2014ko otsailaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

VILLATUERTA

3/2013 aldaketa aurrekontu arruntean. Behin betiko onespena

Udalak, 2013ko abenduaren 27an egin osoko bilkura arruntean, hasiera batean onetsi zuen Udalaren aurrekontua aldatzeko 3/2013 espedientea. Hasierako onespenaren iragarkia 2014ko 13. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urtarrilaren 21ean. Jendaurreko epea iraganik inork alegaziorik aurkeztu gabe, aurrekontuan egin aldaketa hori behin betiko onetsi eta ematen da argitara, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.

3/2013 espedientea

Kreditu gehikuntza:

2. kapitulua.–Zenbatekoa: 27.400,00 euro.

4. kapitulua.–Zenbatekoa: 700,00 euro.

6. kapitulua.–Zenbatekoa: 4.000,00 euro.

Gastuak, guztira: 30.400,00 euro.

Finantzabidea:

Gastuen aurrekontuaren 2. kapitulua: -400,00 euro.

Gastuen aurrekontuaren 6. kapitulua: -30.000,00 euro.

Gastuak, guztira: -30.400,00 euro.

Villatuertan, 2014ko otsailaren 10ean.–Alkatea, María José Fernández Aguerri.

Iragarkiaren kodea: L1402007