32. ALDIZKARIA - 2014ko otsailaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Behin betiko onestea Iruñeko Udalaren 2014ko
aurrekontu luzatuaren aldaketa, europar funtsen
bidez finantzatutako jarduketak egiteko

Behin Udalbatzaren Osoko Bilkurak, legezko den quorumarekin, bi mila eta hamalauko urtarrilaren 17an hasiera batez onetsirik, eta jendaurreko epea inolako erreklamaziorik gabe iragan eta gero, behin betiko onetsita gelditu dira honako aldaketa hauek:

1.–Aldaketa bat onestea 41/43230/601000 Berdeguneak. Erabilera Publikoko Azpiegiturak eta Ondasunak izeneko kontusailean, 1.700.000 euroko zenbatekoarekin, obra hauetarako: Arantzadi-Arrotxapeko oinezkoen zaldaina, Arrotxapeko uholde-kontrola eta Sanduzelaiko oinezkoen zaldaina. Kontusaila 340.000 euroko ezohiko kreditu batez osatua dago, eta, kreditu hori ordaintzeko, handitu egiten da, zenbateko berarekin, Epe Luzeko Maileguak izeneko 20/91701 diru-sarreren kontusaila; horrez gain, 390.000 euroko kreditu bat sortzen da, eta, horretarako, handitu egiten da, zenbateko berarekin, Europako Batasunaren Diru-laguntzak izeneko 20/78000 kontusaila, Kohesio Funtsak emandako finantzaketari dagokiona.

2.–Aldaketa bat onestea 50/45120/608000 Kultur Azpiegiturak. Ondare Historiko Artistiko eta Kulturala izeneko kontusailean, 600.000 euroko zenbatekoarekin, Fortius Paisaia Planarentzat. Kontusaila 210.000 euroko ezohiko kreditu batez osatua dago, eta, kreditu hori ordaintzeko, handitu egiten da, zenbateko berarekin, Epe Luzeko Maileguak izeneko 20/91701 diru-sarreren kontusaila; horrez gain, 390.000 euroko kreditu bat sortzen da, eta, horretarako, handitu egiten da, zenbateko berarekin, Europako Batasunaren Diru-laguntzak izeneko 20/78000 kontusaila, Kohesio Funtsaren finantzaketari dagokiona.

Iruñeko Udalaren 2014ko aurrekontuko ezohiko kreditu horiek ediktu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratutakoan hartuko dute indarra.

Iruñean, 2014ko otsailaren 12an.–Alkate Udalburua, Enrique Maya Miranda.

Iragarkiaren kodea: L1402185