32. ALDIZKARIA - 2014ko otsailaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Abiadura Handiko Trenaren geltoki berriaren eremua eta antzinako tren geltokiaren eremua garatzeko udalez gaindiko plan sektorialaren barnean birzatiketa proiektua prestatzeko espedientearen hastapena

Hirigintzako Kudeaketaren Erregelamenduaren 101. artikuluan xedatuaren ondorioz (3288/1978 Errege Dekretua, abuztuaren 25ekoa), aditzera ematen da, orok jakin dezan, hasiera eman zaiela Abiadura Handiko Trenaren geltoki berriaren eremua eta antzinako tren geltokiaren eremua garatzeko udalez gaindiko plan sektorialaren barnean birzatiketa proiektua prestatzeko lanari; horrek Iruñeko, Zizur Nagusiko eta Zizur Zendeako udalerrietako lurrak biltzen ditu. Aipatu lana Iruretagoiena-Labiano lan taldeari manatu zaio; hartara, interesdunek haien bulegoetara jo dezakete (Paret pintorea, 4, 3. bulegoa), argibideak eskuratzeko eta, hala behar badu, eskubideak egiaztatzeko datuak emateko.

Iruñean, 2014ko otsailaren 4an.–Partzuergoko idazkaria, Izaskun Zozaya Yunta.

Iragarkiaren kodea: L1401980