1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza
215/2014 EBAZPENA, otsailaren 3koa, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen 86 atal, bulego eta unitate parekatutako burutzak merezimendu lehiaketa bidez betetzeko deialdiari dagokionez, Osasun Departamentuko Atenditutako Gaixotasunen Tasen Erregistroko Bulegoko burutzarako lehiaketa indarrik gabe uzten duena.
Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiaren ekainaren 7ko 1553/2010 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen 86 atal, bulego eta unitate parekatutako burutzak merezimendu lehiaketa bidez betetzeko deialdia onetsi zen. Horien artean, Osasun Departamentuko Atenditutako Gaixotasunen Tasen Erregistroko Bulegoarena zegoen. Aipatutako deialdia 2010eko 87. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, uztailaren 19an.
Urtarrilaren 17ko 103/2011 Ebazpenaren bidez, burutza horietatik 69 betetzeko izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrendak onetsi ziren. Haien artean Osasun Departamentuko Atenditutako Gaixotasunen Tasen Erregistroko Bulegoarena zegoen. Ebazpen hura 2011ko 30. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, otsailaren 14an.
Abuztuaren 5eko 111/2013 Foru Aginduaren bidez, kendu egin zen egitura organikotik. Foru agindu hura 2013ko 150. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abuztuaren 6an.
Aurrekoa aintzat hartuta, bai eta deialdiaren 1. oinarrian xedatutakoa ere, bidezkoa da Osasun Departamentuko Atenditutako Gaixotasunen Tasen Erregistroko Bulegoari dagokion lehiaketa indarrik gabe uztea, aipatutako arrazoia dela-eta.
Horrenbestez, eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskudantziak erabiliz,
EBATZI DUT:
1. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen 86 atal, bulego eta unitate parekatutako burutzak merezimendu lehiaketa bidez betetzeko deialdiari dagokionez, Osasun Departamentuko Atenditutako Gaixotasunen Tasen Erregistroko Bulegoko burutzarako lehiaketa indarrik gabe uztea (lanpostu zenbakia: 7032), kendu egin baitzen egitura organikotik. Aipatutako deialdia ekainaren 7ko 1553/2010 Ebazpenaren bidez onetsi zen.
2. Ebazpen hau jakinaraztea Osasun Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiari, eta Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzuari eta Langileriaren Kudeaketako Zerbitzuari, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, behar diren ondorioak izan ditzan.
Iruñean, 2014ko otsailaren 3an.–Funtzio Publikoaren zuzendari nagusia, Gregorio Eguílaz Gogorza.
Iragarkiaren kodea: F1402002