2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
MENDABIA
Okupatu aurreko aktak egitea, desjabetzeko
2. espedientea, UE6+UE8
Mendabiako Udaleko alkate udalburuak 2014ko otsailaren 5eko ebazpenaren bidez, honako erabaki hau hartu zuen:
Mendabiako Udalak 2013ko irailaren 26an egin osoko bilkuran hala erabakita, desjabetzeko 2. espedientea ireki zen eta hasiera batez onetsi ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda, 2013ko uztailaren 2an Aurora Ripa Mateok, Rosa M.ª Sainz Mateok, Jesús Sainz Mateok, Carmen Martínez Sanchok eta José Antonio Suberviola Mateok eskatutakoari jarraituz, bai eta 2013ko abuztuaren 2an, titular horiek eta ondoko hauek eskatutakoari jarraituz: Gloria Mateo Barco eta Dámaso Fernández Elvira, José Antonio Verano Elvira eta Iratxe Suberviola Ovejas, Ignacio Ramón Valerio Aramendía eta Antonio Valerio Aramendía, M.ª Pilar Merino Lacalleren oinordekoak, Miguel Merino Lacalle eta Adoración Martínez García. Mendabiako Udal Planeko UE 6+8 exekuzio unitateko Konpentsazio Batzordean sartutako jabeak dira, sisteman parte hartu nahi ez zutenak, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 35/2002 Foru Legearen 162. artikuluan ezarritakoaren babesean. Orobat, jendaurrean eduki zen hamabost eguneko epean.
Bestalde, M.ª Carmen Merino Sesmak, Julio Lacalle Sádabak eta Fátima Rosario Lacalle Sádabak eskatu zuten haien lurren balio justuari buruz irekitako espedientea, desjabetzeko espedientearen barruan baitago, gainerako eskatzaileendako egindakoarekin batera tramita zedin.
Desjabetzeko espediente hori eta hark ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda, baita aurkeztu alegazioari emandako erantzuna ere, behin betiko onetsi zituen Mendabiako Udalak 2013ko azaroaren 28an; onespen horri loturik, onura publikoa eta okupatu beharra deklaratu zen.
Orobat, Nafarroako Gobernuak, 2014ko urtarrilaren 29ko erabakiaren bidez, presakoa deklaratu zuen espediente horrek ukitutako ondasun eta eskubideen okupazioa, nahitaez desjabetzearren.
Nahitaezko Desjabetzeari buruzko 1954ko abenduaren 16ko Legearen 52. artikuluari jarraituz, ebatzi dut:
1. Desjabetzeko 2. espedienteak ukitutako ondasunen eta eskubideen titularrei dei egitea, 2014ko martxoaren 11n Mendabiako Herriko Etxera ager daitezen, ukitutako ondasunak eta eskubideak okupatu aurreko aktak egitera, eta hala bada, behin betiko okupaziokoak.
2. Ukitutakoek berek agertu beharko dute ekitaldi horretara, edo haien izenean aritzeko behar bezala baimenduta dauden ordezkariek, titulartasuna frogatzen duten agiriak eta kontribuzioaren azken ordainagiria aldean dituztela. Halaber, nahi izanez gero, peritua eta/edo notarioa ekar dezakete, beren kontura.
3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Foru Komunitateko bi egunkaritan eta Mendabiako Herriko Etxeko iragarki oholean argitaratuko da; ukitutako titularrei banakako zitazio zedularen bitartez jakinaraziko zaie, eta adieraziko argitalpen hau Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legearen 59.5 artikuluan xedatutakoaren ondorioetarako ere egiten dela, titularra ezezaguna edo helbide ezagunik gabea denean.
ERANSKINA
Mendabiako (Nafarroa) Udal Planeko UE6+UE8 exekuzio unitateak ukitutako ondasun eta eskubideak desjabetzeko 2. espedientea
Okupatu aurreko aktak egitea.
Akten ordutegia.
HITZORDUA | TITULARRAK | POLIGONOA | LURZATIA | UDAL MUGAPEA |
Aktak egiteko tokia: Mendabiako Udala Eguna: 2014ko martxoaren 11a. |
10:00 | DÁMASO FERNÁNDEZ ELVIRA | 5 | 1746 | Mendabia |
M.ª GLORIA FERNÁNDEZ MATEO |
ISAAC FERNÁNDEZ MATEO |
10:30 | JOSÉ ANTONIO VERANO ELVIRA | 5 | 1391 | Mendabia |
IRATXE SUBERVIOLA OVEJAS |
11:00 | IGNACIO RAMÓN VALERIO ARAMENDÍA | 5 | 1768 | Mendabia |
ANTONIO VALERIO ARAMENDÍA |
11:30 | JESÚS SAINZ MATEO | 5 | 2971 | Mendabia |
CARMEN MARTÍNEZ SANCHO |
ROSA M.ª SAINZ MATEO |
AURORA RIPA MATEO |
JOSÉ ANTONIO SUBERVIOLA MATEO |
M.ª LUZ MATEO VERANO |
12:00 | MIGUEL MERINO LACALLE | 5 | 1740 2806 | Mendabia |
ADORACIÓN MARTÍNEZ GARCÍA |
PILAR MERINO LACALLEREN OINORD. |
Mendabian, 2014ko otsailaren 6an.–Alkate udalburua, María Josefa Verano Elvira.
Iragarkiaren kodea: L1401844