2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
LODOSA
Ediktua. Soberako lurzatiaren kalifikazioa
Udalak, 2014ko otsailaren 6an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen soberako lurzatiaren kalifikazioa hiruretan hogeita hamabortz metro eta hiruretan hogeita hamar dezimetro koadroko lur bat, la Florida karrikan dagoena 64 zenbakiaren gibelean (1. poligonoko 1507. lurzatia), gero jabe mugakide bati zuzenean saltzeko.
Espedientea jendaurrean egonen da hilabetez, ediktu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aitzina. Epea erreklamaziorik gabe iraganik, aipatu kalifikazioa behin betiko onetsirik geldituko da.
Lodosan, 2014ko otsailaren 7an.–Alkatea, Pablo Azcona Molinet.
Iragarkiaren kodea: L1401974