2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
FUNES
Bake epaile titularraren eta ordezkoaren kargu hutsak betetzeko deialdia
Funesko Udalak espedienteari hasiera eman dio bake epailea eta haren ordezkoa hautatzeko.
Horrenbertzez, aditzera ematen da eskabideak aurkezteko epea ireki dela, hamabortz egun baliodunekoa izanen baita iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aitzina.
Interesdunek, Bake Epaileei buruzko ekainaren 7ko 3/1995 Erregelamenduaren 13. artikuluan eta hurrengoetan zehaztu gaitasun eta bateragarritasun baldintzak betetzen badituzte, eskabidea jaso eta aurkezten ahalko dute Funesko Udaleko Sarrera Erregistroan (Foruen plaza, 1).
Aditzera ematen da, Bake epaileei buruzko ekainaren 7ko 3/1995 Erregelamenduaren 5.1 artikuluan xedatuari jarraikiz.
Funesen, 2014ko otsailaren 3an.–Alkate udalburua, Isidro Velasco Estarriaga.
Iragarkiaren kodea: L1401943