32. ALDIZKARIA - 2014ko otsailaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERRIOBEITI

Egiturazko aldaketa Berriobeitiko Udal Planean, Muskildako industrialdeari dagokionez (Berriobetiko industriarako BPI-1 unitatea). Hasierako onespena

Berriobeitiko Udalak, 2014ko otsailaren 4an egin bilkura arruntean, erabaki zuen egiturazko aldaketa hasiera batean onestea Berriobeitiko Udal Planean, Muskildako industrialdeari dagokionez (Berriobetiko industriarako BPI-1 unitatea).

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 74.1.a) artikuluan xedatutakoa aplikatuz, espedientea hilabetez egonen da jendaurrean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita; epe horretan, interesdunek eskura izanen dute espedientea Udalaren bulegoetan, egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten.

Berriobeitin, 2014ko otsailaren 7an.–Alkate udalburua, José María Irisarri Ollacarizqueta.

Iragarkiaren kodea: L1401941