2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BERRIOBEITI
Egiturazko aldaketa Berriobeitiko Udal Planean, Aitzoaingo AIZ-14 sektoreari dagokionez. Hasierako onespena
Berriobeitiko Udalak, 2014ko otsailaren 4an egin bilkura berezian, erabaki zuen egiturazko aldaketa hasiera batean onestea Berriobeitiko Udal Planean, AIZ-14 sektoreari dagokionez.
Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 74.1.a) artikuluan xedatua aplikatuz, espedientea hilabetez egonen da jendaurrean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita; epe horretan, interesdunek eskura izanen dute espedientea Udalaren bulegoetan, egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten.
Berriobeitin, 2014ko otsailaren 7an.–Alkate udalburua, José María Irisarri Ollacarizqueta.
Iragarkiaren kodea: L1401940