31. ALDIZKARIA - 2014ko otsailaren 14a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

9/2014 EBAZPENA, otsailaren 3koa, Hezkuntzaren, Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen zuzendari nagusiak emana. Honen bidez deialdia egiten da 2014. urtean lanbide heziketako eta arte plastikoetako eta diseinuko heziketa zikloetan eta kirol irakaskuntzetan sartzeko probetarako.

Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoak, 41., 52. eta 64. artikuluetan, lanbide heziketan, arte plastikoetako eta diseinuko lanbide irakaskuntzetan eta kirol irakaskuntzetan, hurrenez hurren, sartzeko modua aurreikusten du, baldintza akademikoak bete gabe, hezkuntza administrazioek araututako sarrera proba gainditzen dutenentzat.

Erdi eta goi mailako zikloetan sartzeko modua, orobat, honako hauetan dago arautua: uztailaren 29ko 1147/2011 Errege Dekretua, hezkuntza sistemako lanbide heziketaren antolamendu orokorra ezartzen duena, maiatzaren 4ko 596/2007 Errege Dekretua, arte plastikoetako eta diseinuko lanbide irakaskuntzen antolamendu orokorra ezartzen duena, eta urriaren 24ko 1363/2007 Errege Dekretua, araubide bereziko kirol irakaskuntzen antolamendu orokorra ezartzen duena. Horietan guztietan ezarrita dago zilegi izanen dela ziklo horietan sartzea hezkuntzako administrazioek araututako sarrera proba bat gaindituz.

Ebazpen honen bidez oinarriak onesten dira eta deialdia egiten da lanbide heziketako eta arte plastikoetako eta diseinuko heziketa zikloetan eta kirol irakaskuntzetan sartzeko probetarako. Halaber, hamabost eranskin onetsi dira.

Datu Pertsonalak Babesteari buruzko 15/1999 Lege Organikoan xedatutakoarekin bat, prozesuaren zatiren batean parte hartzen duten pertsona guztiek inprimakien bidez ematen dituzten datuak Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuko fitxategietan sartuko dira, estatistika aldetik lantzeko eta prozedura horren ondorioz sor daitezkeen egiaztagiriak kudeatzeko.

Datuak ikusteko, zuzentzeko, kontra egiteko eta deuseztatzeko eskubideak erabiltzen ahalko dira, Hezkuntza Departamentuko Lanbide Heziketaren Zerbitzura joz. Zerbitzu hori Iruñeko Santo Domingo kaleko 8. zenbakian dago.

Berariaz horrela adierazten duten pertsonek kontra egiten ahalko diote beren datuak tratatzeari, bidezko arrazoi oinarrituak badituzte.

Ikusita Lanbide Heziketaren Zerbitzuak sarrera probak egiteko deialdiaren alde emandako txostena, eta deialdiaren epeak, inskripzioak, epaimahaien eraketa eta, oro har, sarrera probak garatzeko arauak finkatzearren, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22.1.d) artikuluaren bidez esleitutako ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. 2014. urtean erdi eta goi mailako zikloetan sartzeko probetarako deia egitea, ebazpen honen eranskinetan ageri diren oinarrien arabera; proba horiek hezkuntza sistemako lanbide heziketari, arte plastikoetako eta diseinuko lanbide irakaskuntzei eta araubide bereziko kirol irakaskuntzei dagozkie.

2. Ebazpen hau eta eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

3. Ebazpen hau eta eranskinak igortzea Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzura, Antolamenduaren eta Aukera Berdintasunaren Zerbitzura, Lanbide Heziketaren Zerbitzura, Ikasketak Antolatzeko Atalera, Araubide Administratiboaren Atalera, Lanbide Heziketaren Plangintza, Antolamendu eta Garapenerako Atalera, Eskolatze Bulegora eta Argibide eta Agiri Bulegora, behar diren ondorioak izan ditzaten.

Iruñean, 2014ko otsailaren 3an.–Hezkuntzaren, Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen zuzendari nagusia, David Herreros Sota.

1. ERANSKINA

Oinarriak

Alderdi orokorrak

1. Proba motak eta modalitateak:

a) Erdi mailako zikloetako sarrera proba: proba modalitate bakar bat dago.

b) Goi mailako zikloetako sarrera proba: lau proba modalitate daude:

–Zientziak eta Ingeniaritza.

–Osasun Zientziak.

–Gizarte Zientziak.

–Arteak.

c) Araubide bereziko kirol irakaskuntzen goi mailako zikloetan sartzeko proba.

Aipatutako probak gaztelaniaz edo euskaraz egiten ahalko dira; aukera hori inskribatzeko unean adierazi beharko da.

2. Erdi eta goi mailako zikloetan sartzeko proba gaindituta eskuratzen diren irakaskuntzak:

a) Nafarroan egindako edozein deialditan erdi mailako zikloetan sartzeko proba gaindituz gero, aukera hauek daude:

–Hezkuntza sistemako lanbide heziketako erdi mailako heziketa ziklo guztiak.

–Arte plastikoetako eta diseinuko erdi mailako heziketa ziklo guztiak, nahiz eta Gaitasun Artistikoaren proba ere gainditu beharko den.

–Araubide bereziko kirol irakaskuntzen erdi mailako ziklo guztiak; gainera, berariazko baldintzak bete beharko dira.

b) Goi mailako zikloetan sartzeko proba gaindituz gero, aukera hauek daude:

–Hezkuntza sistemako lanbide heziketako erdi mailako heziketa ziklo guztiak.

–Hezkuntza sistemako lanbide heziketako goi mailako heziketa ziklo guztiak. Gainditutako proba modalitatearen arabera, lehentasuna izanen da lanbide arlo batzuetako goi mailako heziketa zikloetarako, 5. eranskinean ezarritakoari jarraikiz. 2008tik aurrera (2008. urtea barne) Nafarroan gainditutako probetan aplikatuko da neurri hori.

2008a baino lehenagoko deialdietan Nafarroan gainditutako proben kasuan, zein den gainditutako proba, horren ziurtagirian adierazitakoaren arabera erabakiko da goi mailako zein heziketa ziklotan sartu.

–Arte plastikoetako eta diseinuko lanbide arlo guztien erdi eta goi mailako zikloak, edozein proba modalitatetatik. Horrez gain, beharrezkoa izanen da Gaitasun Artistikoaren proba gainditzea, salbu horietan sartzen bada goi mailako zikloetan sartzeko proban Arteen modalitatea gainditu ondoren.

c) Edozein modalitatetan, goi mailako zikloetan sartzeko probaren zati komuna gainditzeak sarbidea emanen du araubide bereziko kirol irakaskuntzen goi mailako ziklo guztietan, baina horretarako, gainera, dagokion modalitateko kirol teknikariaren titulua eduki beharko da, eta berariazko baldintzak bete beharko dira.

3. Uztailaren 29ko 1147/2011 Errege Dekretuaren 21.5 artikuluan ezarritakoari jarraikiz, ezin izanen da sarrera probetan parte hartu autonomia erkidego batean baino gehiagotan.

Heziketa zikloetarako sarrera proba gainditzeak Estatuko lurralde osorako balio du.

4. Onartzeko prozedura arautzen duen araudian ikaspostu batzuk erreserbatzen dira hezkuntza sistemako lanbide heziketako heziketa zikloetan, arte plastikoetako eta diseinuko lanbide irakaskuntzetan eta araubide bereziko kirol irakaskuntzetan.

5. 25 urtetik gorakoak unibertsitatean sartzeko proba gainditua dutenek ez dute erdi eta goi mailako heziketa zikloetan sartzeko proba egin beharko, eta, beraz, ez dute izenik eman beharko.

25 urtetik gorakoak unibertsitatean sartzeko proba gaindituz gero, aukera hauek daude:

–Hezkuntza sistemako lanbide heziketako erdi mailako heziketa ziklo guztiak.

–Hezkuntza sistemako lanbide heziketako goi mailako heziketa ziklo guztiak. Gainditutako proba motaren arabera, lehentasuna izanen da lanbide arlo batzuetako goi mailako heziketa zikloetarako, 6. eranskinean ezarritakoari jarraikiz.

–Arte plastikoetako eta diseinuko lanbide arlo guztien erdi eta goi mailako zikloak, edozein proba modalitatetatik. Horrez gain, beharrezkoa izanen da Gaitasun Artistikoaren proba gainditzea, salbu horietan sartzen bada 25 urtetik gorakoak unibertsitatean sartzeko probaren Arteak eta Giza Zientziak modalitatea gainditu ondoren.

6. Honako hauek egokitzapenak eska ditzakete sartzeko proba egiteko:

–Desgaitasunen bat egiaztatzen duten pertsonak. Izena emateko eskabidean proba egiteko eskatzen den egokitzapena adierazi beharko da.

–Hezkuntzako premia bereziak dituztela egiaztatzen duten pertsonak, ikastearen nahasmenduak eta arreta faltagatiko nahasmendua (hiperaktibitatearekin) izateagatik. Egokitzapenak Hezkuntzako kontseilariaren ekainaren 18ko 65/2012 Foru Aginduaren 5.7 artikuluan ezarritakoari jarraikiz eginen dira.

7. Probaren arlo edo zati batzuk egitetik salbuestea eskatzen ahalko da, 2. eranskinean ezarritakoari jarraikiz (erdi mailan sartzeko probarako), eta 3. eranskinean ezarritakoari jarraikiz (goi mailan sartzeko probarako).

8. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen tasei eta prezio publikoei buruzko martxoaren 27ko 7/2001 Foru Legearen 99. artikuluan xedatutakoari jarraituz, hauek dira probetan inskribatzeko tasak (lege hori aldatu egin zen Zenbait zerga aldatu eta beste tributu neurri batzuk hartzeko abenduaren 28ko 20/2011 Foru Legearen bidez), abenduaren 30eko 1621/2005 Errege Dekretuarekin loturik (haren bidez Familia Ugariak Babesteko azaroaren 18ko 40/2003 Legearen erregelamendua onetsi zen):

–Sarrera probetarako inskripzioa: 18 euro.

–1. kategoriako familia ugariko kideak (kategoria orokorra): 9 euro.

–2. kategoriako familia ugariko kideak (kategoria berezia): doan.

2. ERANSKINA

Erdi mailako zikloetako sarrera proba

OINARRIAK

Inskribatzeko baldintzak

1. Erdi mailako zikloetako sarrera proban inskribatzeko, baldintza hauek bete beharko dira: zikloetan sartzeko behar den titulazio akademikoa ez izatea eta gutxienez hamazazpi urte izatea edo proba egiten den urtean betetzea.

2. Erdi mailako zikloetan sartzeko probarako izena emateko unean frogatuko da hartarako behar diren baldintzak betetzen direla.

Inskripzioa

3. Heziketa zikloetan sartzeko probetan inskribatzeko epea 2014ko martxoaren 10ean hasiko da, eta 14an bukatuko, biak barne.

4. Toki hauetan egiten ahal da inskripzioa:

–Aurrez aurre: Nafarroako Foru Komunitatean Lanbide Heziketako eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko heziketa zikloak ematen dituzten ikastetxe publiko eta itunduetako edozeinetan, 10. eranskinean ageri den moduan.

–Telematika bidez, on line, www.educacion.navarra.es web-orritik: “Nabarmentzeko gaiak”, “Lanbide heziketa”, “Heziketa zikloetan sartzeko probak” epigrafeetan. Horretarako, ziurtagiri digital balioduna eduki beharko da.

5. Izangai bakoitzak inskripzio eskabide bakar bat bete beharko du, “Lanbide Heziketako zikloetan sartzeko probak” fitxako ereduaren araberakoa (Hezkuntza Departamentuaren www.educacion.navarra.es web-orriko zerbitzuen katalogoan dago fitxa hori). Inskripzio eskabide horren edukia ebazpen honen 8. eranskinean ezarritakoa da.

Erdi mailan sartzeko probetarako inskripzio bat baino gehiago aurkeztuz gero, izangaia ez da prozesuan onartuko. Dena dela, sarrera proba batean baino gehiagotan inskribatzeko behar diren baldintzak betetzen diren kasuetan, haietako bakoitzerako inskripzioa egiten ahalko da.

6. Inskripzioa zer ikastetxetan egiten den, ikastetxe horiek inskripzio eskabidearen frogagiri bat emanen dute.

Dokumentazioa

7. Izangaiek dokumentazio hau erantsi beharko diote inskripzio eskabideari:

a) Nahitaezko dokumentazioa:

–Nortasun agiri nazionalaren fotokopia, pasaportearena, nortasuna frogatzen duen bidaia agiri batena, bisarena edo atzerritarren identifikazio txartelarena.

–Sarrera probetan inskribatzeko tasaren kontzeptu gisa ezarritako diru kopurua Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren diru-bilketa kontuan sartu izanaren gordekina.

–Familia ugarien kasuan, horren agiriaren fotokopia.

b) Egokitzapenetarako dokumentazioa:

–Desgaitasunaren egiaztagiriaren fotokopia konpultsatua.

–Ikastearen nahasmenduak eta arreta faltagatiko nahasmendua (hiperaktibitatearekin) izateagatik, hezkuntzako premia bereziak dituzten ikasleei buruzko txosten eta agiriak, Hezkuntzako kontseilariaren ekainaren 18ko 65/2012 Foru Aginduaren 5.7 artikuluan eta ebazpen honetan ezarritakoari jarraikiz.

c) Salbuesteko dokumentazioa:

–Erdi mailako zikloetan sartzeko probaren arloren bat egitetik salbuesteko eskatuz gero, eranskin honen 13. oinarrian zehaztutako frogagiriak erantsiko dira.

8. Inskripzio eskabideak jasotzen dituzten ikastetxeek honako hauek bidali beharko dizkiote koordinazio mahaiari martxoaren 26a baino lehen:

–Desgaitasuna dela-eta proban egin nahi diren egokitzapenen eskaerak, eta bakoitzari dagokion egiaztagiria.

–Ikastearen nahasmenduak eta arreta faltagatiko nahasmendua (hiperaktibitatearekin) izateagatik, hezkuntzako premia bereziak dituzten izangaien probetan egokitzapenak egiteko eskaerak, eta bakoitzari dagokion egiaztagiria. Eskaera horiek aldeko txosten bat beharko dute, Hezkuntzaren, Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen Zuzendaritza Nagusiko Aniztasunarekiko Arretaren eta Hezkuntza Premia Berezien Atalarena.

Onartu eta baztertuen zerrenda

9. Onartuen eta baztertuen behin-behineko zerrendak (horietan adieraziko dira baztertzeko arrazoiak) 2014ko apirilaren 25ean argitaratuko dira inskripzioko ikastetxeetan eta “Lanbide Heziketako zikloetan sartzeko probak” izeneko fitxan. Fitxa horretara iristeko Hezkuntza Departamentuaren web-orritik abiatu behar da (www.educacion.navarra.es).

Zerrenda horietan, orobat, honako hauen gainean erabakitakoa azalduko da: salbuespenak, Nafarroan aurreko deialdietan gainditutako arloetako kalifikazioak eta izangaiek probetako egokitzapenei buruz egindako eskaerak.

Erreklamazioak apirilaren 28tik 30era bitarte eginen dira, biak barne, toki hauetan:

–Inskripzioa egin den ikastetxean, onartutakoen eta salbuespenen kasuan, 12-A eranskinaren arabera.

–Hezkuntza Departamentuko erregistroan (Santo Domingo kalea, 8), sarrera probak koordinatzeko epaimahaiaren buruari zuzenduak, 12-B eranskinaren arabera, egokitzapenetarako eta salbuespenetarako eta aurreko deialdietan gainditutako arloetako kalifikazioetarako.

10. Erreklamazioak ebatzitakoan, onartutakoen eta onartu ez direnen behin betiko zerrendak 2014ko maiatzaren 30ean argitaratuko dira inskripzioko ikastetxeetan eta “Lanbide Heziketako zikloetan sartzeko probak” izeneko fitxan.Fitxa horretara iristeko Hezkuntza Departamentuaren web-orritik abiatu behar da (www.educacion.navarra.es).

Zerrenda horietan honako hauen gainean erabakitakoa azalduko da: salbuespenak, Nafarroan aurreko deialdietan gainditutako arloetako kalifikazioak eta izangaiek probetako egokitzapenei buruz egindako eskaerak.

Zerrenda horietan, orobat, izangaiak epaimahaien arabera nola banatu diren adieraziko da, baita zein ikastetxetan eginen den erdi mailako zikloetan sartzeko proba.

Probaren egitura eta edukia

11. Erdi mailako zikloetako sarrera proba komuna izanen da, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako helburu orokorretara egokitua, eta izangaiak ikasketa horiek aprobetxamenduz egiteko duen heldutasuna neurtuko da.

Probak ariketa izanen hauek ditu arloz arlo:

ARLOA

ARIKETAK

Soziolinguistika

2 ariketa: 1 Gaztelaniakoa edo Euskarakoa, eta 1 Gizarte Zientzietakoa, Geografiakoa eta Historiakoa.

Matematika

Matematikako ariketa bat.

Zientifiko-teknologikoa

10 galderako ariketa bat: 5 Natur Zientziei buruzkoak eta 5 Teknologiari buruzkoak.

Erdi mailako zikloetan sartzeko probaren edukiak, ezaugarriak eta ebaluazio irizpideak Hezkuntzaren, Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen zuzendari nagusiaren urtarrilaren 22ko 22/2013 Ebazpenaren 11. eranskinean ezarrita daude, esparru zientifiko-teknologikoko ariketetakoak izan ezik, aurreko taulan adierazi bezalakoak izanen baitira: 5 galdera Natur Zientziei buruz eta 5 galdera Teknologiari buruz.

12. Gaztelaniaren ariketa eta Euskararen ariketa gaztelaniaz eta euskaraz erantzun beharko dira, hurrenez hurren, zein den ere proba egiteko aukeratu den hizkuntza.

Salbuespenak

13. Erdi mailako zikloetan sartzeko arloren batetik salbuetsia izatea nahi duten izangaiek berariaz eskatu beharko dute, inskribatzeko eskabidean azalduz. Era berean, arlo bakoitzean, taula honetako betebeharren bat betetzen dutela egiaztatu beharko dute, eta, horretarako, inskribatzeko eskabidearekin batera, taulan adierazten den dokumentazioa aurkeztu:

ARLOEN
SALBUESPENAK

EGIAZTATU BEHARREKO
BETEBEHARRAK

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

a) Arlo soziolinguistikoaren salbuespena

Hasierako Lanbide Kualifikazioko Programa (HLKP) bateko borondatezko moduluen komunikazio eta gizarte esparruak, baita derrigorrezko moduluak ere, gaindituak izatea.

Ikasketen ziurtagiriaren fotokopia.

Helduentzako Bigarren Hezkuntzako komunikazio eta gizarte esparruetako 4. moduluak gaindituak izatea.

Ikasketen ziurtagiriaren fotokopia.

Arlo soziolinguistikoa gainditua izatea 2008. urtetik aurrera (hori barne) Nafarroako Foru Komunitatean antolatutako deialdiren batean.

Ez da agiririk aurkeztu behar, koordinazio epaimahaiak ofizioz egiaztatuko baitu.

Matematika arloaren salbuespena

–HLKP bateko borondatezko moduluen esparru zientifiko-teknologikoa gainditua izatea, baita derrigorrezko moduluak ere.

Ikasketen ziurtagiriaren fotokopia.

Helduentzako Bigarren Hezkuntzako esparru zientifiko-teknologikoko 4. moduluak gaindituak izatea.

Ikasketen ziurtagiriaren fotokopia.

Matematika arloa gainditua izatea 2008. urtetik aurrera (hori barne) Nafarroako Foru Komunitatean antolatutako deialdiren batean.

Ez da agiririk aurkeztu behar, koordinazio epaimahaiak ofizioz egiaztatuko baitu.

Arlo zientifiko-teknologikoaren salbuespena

HLKP bat gainditua izatea, lanbide tailerren modalitatean, edo oinarrizko modalitateko HLKP baten nahitaezko moduluak gaindituak izatea.

Ikasketen ziurtagiriaren fotokopia.

Lanbide Hastapeneko Programaren bat gainditua izatea, lanbide tailerren edo lanbide hastapenaren modalitatean.

Ikasketen ziurtagiriaren fotokopia.

Helduentzako Bigarren Hezkuntzako esparru zientifiko-teknologikoko 4. moduluak gaindituak izatea.

Ikasketen ziurtagiriaren fotokopia.

Arlo zientifiko-teknologikoa gainditua izatea 2008. urtetik aurrera (hori barne) Nafarroako Foru Komunitatean antolatutako deialdiren batean.

Ez da agiririk aurkeztu behar, koordinazio epaimahaiak ofizioz egiaztatuko baitu.

Urtebeteko lan esperientzia (lanaldi osokoa), gutxienez, frogatzea.

Besteren konturako

langileak:

Gizarte Segurantzako Diruzaintza Orokorraren edo Lan Mutualitatearen ziurtagiria (lan bizitzaren txostena). Ziurtagiri horrek enpresa, lan kategoria (kotizazio taldea) eta kontratazio aldia jaso behar ditu.

Langile autonomoak:

autonomo gisa Langileen Araubide Berezian kotizatutako aldiaren ziurtagiria (lan bizitzaren txostena).

Gutxienez 1. mailako lanbide ziurtagiria baduela frogatzea.

Lan administrazioak emandako lanbide ziurtagiriaren fotokopia.

14. 2013-2014 ikasturtean lanbide tailerreko modalitateko HLKP baten azkeneko kurtsoa Nafarroan ikasten ari diren izangaiei arlo zientifiko-teknologikoa ofizioz salbuetsiko zaie, baldintzatua.

Salbuespen baldintzatu horrek ondorioak izan ditzan, koordinazio epaimahaiak behar diren egiaztapen lanak eginen ditu salbuespen baldintzatua duten ikasleek HLKP hori (lanbide tailerreko modalitatekoa) gainditu duten jakiteko. Egiaztapen hori 2014ko maiatzaren 29an eginen da. Hortaz, 2014ko maiatzaren 28ko 14:00ak baino lehen ikastetxeek EDUCAn jarri beharko dituzte HLKParen azken kalifikazioak.

15. Salbuesteko eskaeren gaineko ebazpena ematea honako hauei dagokie:

Proben koordinazio epaimahaia.

2008. urtetik aurrera (hori barne) Nafarroako Foru Komunitatean antolatutako deialdiren batean probaren arloren bat Nafarroan gainditua izateagatik egiten diren eskaerak.

2013-2014 ikasturtean lanbide tailerreko modalitateko HLKP baten azkeneko kurtsoa ikasten ari diren izangaiei ofizioz egin beharreko salbuespen baldintzatuak.

Inskripzioa non aurkeztu duten, ikastetxe horietako idazkaritzak.

Eranskin honen 13. oinarrian aipatutako salbuespenak egiteko eskaerak.

Onartuen behin-behineko eta behin betiko zerrendetan, “salbuetsia” hitza adieraziko da, EDUCAren bidez. Bestela, ukatzearen arrazoia adieraziko da.

Probaren kalifikazioa eta balorazioa

16. Hiru arloetako bakoitza 0tik 10era kalifikatuko da.

–Arlo soziolinguistikoaren nota izanen da arloa osatzen duten irakasgaietako bi ariketen batez besteko aritmetikoa.

–Arlo matematikoaren nota izanen da Matematikako ariketan lortutakoa.

–Arlo zientifiko-teknologikoaren nota izanen da ariketan lortutakoa.

Probaren azken kalifikazioa 0tik 10era bitarte adieraziko da, bi dezimalekin. Hiru arloetako batez besteko aritmetikoa eginez aterako da, betiere bakoitzean lau puntu edo gehiago atera badira. Batez bestekoa bost puntukoa edo altuagoa izanez gero, azken kalifikazioa positiboa izanen da.

Kirol irakaskuntzetako erdi mailan sartzeko probaren azken kalifikazioaren kasuan, 1etik 10era bitarte adieraziko da, bi dezimalekin. Hiru arloen batez besteko aritmetikoa eginez aterako da, betiere bakoitzean lau puntu edo gehiago atera badira. Batez bestekoa bost puntukoa edo altuagoa izanez gero, azken kalifikazioa positiboa izanen da.

Probaren arloren bat salbuetsi bada, azken kalifikazioa ateratzeko, salbuetsita ez dauden arloen kalifikazioak baizik ez dira aintzat hartuko, non eta salbuespena Nafarroan egindako deialdiren batean arlo bat gainditua izateagatik ez den, kasu horretan dagokion arloaren kalifikazioa aintzat hartuko baita probaren azken kalifikazioa kalkulatzeko.

Azken kalifikazioan 5 puntu edo gehiago lortuz gero, proba gainditutzat joko da.

Probak egiteko egutegia

17. Izangaiak ikasgeletan banatzeko informazioa eta ariketak egiteko behar den materiala jakinaraztea: 2014ko maiatzaren 30ean, inskripzioa egiteko ikastetxeetan.

18. Erdi mailako zikloetan sartzeko proba egitea: 2014ko ekainaren 3an, 11. eranskinean adierazten diren ikastetxeetan, arau hauei jarraikiz:

ARLOA

DEI EGITEKO ORDUA-ARIKETAREN HASIERA

ARIKETAREN IRAUPENA

Soziolinguistika

Izangaien behin betiko zerrendarekin batera iragarriko da

2 ordu

Matematika

ordubete

Zientifiko-teknologikoa

ordubete

19. Proba egiteko, aldean izan behar da nortasun agiri nazionala, pasaportea, nortasuna egiaztatzen duen bidaia agiri bat, bisa edo atzerritarren identifikazio txartela, eta, horretaz gain, ariketak egiteko behar den materiala. Nortasuna egiaztatzeko behar den agiriren bat ekartzen ez bada, ezin izanen da proba egin.

Izangaiak egin behar dituzten arloetako ariketetara soilik joanen dira.

20. Salbuetsita egon gabe ariketaren bat egitera aurkezten ez diren izangaiak “ez aurkeztutzat” joko dira ariketa horretan, eta, batez besteko nota kalkulatzearen ondorioetarako beharrezkoa denean, ariketa horren puntuazioa 0 izanen da.

Proben emaitzak eta erreklamazioak

21. Emaitzak inskripzioko ikastetxeetan, proba egiteko ikastetxeetan eta, www.educacion.navarra.es web-orritik abiatuta, “Lanbide Heziketako zikloetan sartzeko proba” fitxan argitaratuko dira, ondoren azaltzen diren egunetan:

Behin-behineko emaitzak

2014ko ekainaren 10ean.

Erreklamazioak

2014ko ekainaren 11tik 13ra, biak barne.

–Behin betiko emaitzak

2014ko ekainaren 23an.

22. Erreklamazioak Hezkuntza Departamentuaren Erregistro Orokorrean aurkeztuko dira (Santo Domingo kalea, 8), koordinazio epaimahaiko buruari igorriko zaion idazki baten bidez, eta hark dagokion ebaluazio epaimahaiari igorriko dio. Idazkia 12-B eranskinean ageri den ereduaren arabera egin beharko da.

Erreklamazioak aurkezteko epea bukatuta, dagokion epaimahaia bilduko da haiek aztertu eta ebazteko.

23. Emaitzen behin betiko aktak jendaurrean jartzearekin betetzat jotzen da ebaluazio epaimahaiek eta probetako koordinazio epaimahaiak, ebazpenen eta horien ondoriozko egintzen aurka aurkeztutako erreklamazioen gainean, hartzen dituzten erabakien berri emateko prozedura.

Ziurtagiriak

24. Erdi mailako zikloetan sartzeko proba gainditzen duenak eskubidea izanen du ziurtagiri bat jasotzeko, 13. eranskineko ereduaren araberakoa. Gai edo Ez-gai den adieraziko da bertan, eta zein kalifikazio lortu duen, zenbakitan emana, bi dezimal eta guzti.

25. Interesdunek probarako inskripzioa egin zuten toki berean eskuratzen ahalko dute erdi mailako zikloetan sartzeko proba gainditu izanaren ziurtagiria, 2014ko ekainaren 27tik aurrera.

26. Erdi mailako zikloetan sartzeko probaren arlo bat edo gehiago gainditzen duenak eskubidea izanen du ziurtagiri partzial bat izateko, 15. eranskineko ereduaren araberakoa. Bertan adieraziko da zein arlo gainditu diren eta lortutako kalifikazioa, 5etik 10era, bi dezimal eta guzti.

Gainditutako arloak gainditutzat joko dira Nafarroako Foru Komunitatean egiten diren hurrengo deialdietan.

27. Probaren zein arlo gainditu diren frogatzen duten agiriak 2014ko urriaren 20tik aurrera eskuratzen ahalko dira Hezkuntza Departamentuko Lanbide Heziketaren Zerbitzuan (Santo Domingo kalea, 8, Iruña).

3. ERANSKINA

Goi mailako zikloetako sarrera proba

Kirol irakaskuntzen goi mailako zikloetako sarrera probak

OINARRIAK

Inskribatzeko baldintzak

1. Goi mailako zikloetako sarrera proban inskribatzeko, baldintza hauek bete beharko dira:

a) Zikloetan zuzenean sartzeko behar den titulazio akademikoa ez izatea, eta

b) Honako adin hau izatea, eta, behar denean, baita aipatzen diren betebeharrak ere:

–Gutxienez 19 urte izatea edo proba egiten den urtean betetzea, edo.

–18 urte izatea edo proba egiten den urtean betetzea, eta, goi mailako zein ziklotan sartu nahi den, harekin lotutako teknikari titulu bat izatea, edo erdi mailako heziketa ziklo bateko bigarren kurtsoa ikasten egotea, betiere sartu nahi duen heziketa zikloarekin zerikusia duena. Pertsona horiek ebazpen honen 7. eranskinean zehaztutako proba modalitatean inskribatuko dira, zer teknikari titulu duten edo zein heziketa ziklo ikasten ari diren, haren lanbide arloaren arabera.

2. Kirol irakaskuntzen goi mailako zikloetako sarrera proban inskribatzeko, baldintza hauek bete beharko dira:

a) Zikloetan zuzenean sartzeko behar den titulazio akademikoa ez izatea, eta

b) Honako adina izatea eta betebehar hauek betetzea:

–19 urte izatea edo proba egiten den urtean betetzea, eta kirol teknikariaren titulua izatea, behar den kirol modalitate edo espezialitatekoa, edo.

–18 urte izatea edo proba egiteko urtean betetzea, kirol teknikariaren titulua izatea (behar den kirol modalitate edo espezialitatekoa) eta gorputz eta kirol ekintzen lanbide arloko teknikari titulu bat izatea.

3. Goi mailako zikloetan sartzeko probarako izena emateko unean frogatuko da hartarako behar diren baldintzak betetzen direla.

4. 18 urte dituzten edo, proba egiten den urtean, adin hori betetzen duten izangaien kasuan, 2013-2014 ikasturtean erdi mailako ziklo bateko bigarren kurtsoa egiten ari badira, koordinazio epaimahaiak behar diren egiaztapen-lanak eginen ditu teknikari titulua lortzeko moduan dauden jakiteko. Egiaztapen-lan horiek probako emaitzen behin betiko zerrenda argitaratu aurretik eginen dira. Hortaz, ikastetxeek erdi mailako heziketa zikloaren azken kalifikazioak 2014ko ekainaren 20a baino lehen jarri beharko dituzte EDUCAn.

Izangai horiek erdi mailako heziketa zikloa gainditua ez badute, probako emaitzen behin betiko zerrendan “BALIORIK GABEKO PROBA” agertuko da.

Inskripzioa

5. Goi mailako heziketa zikloetako sarrera proban inskribatzeko epea 2014ko martxoaren 10etik 14ra bitarte izanen da, biak barne.

6. Goi mailako zikloetako sarrera proban inskribatzeko, bide hauek daude:

–Aurrez aurre: Nafarroako Foru Komunitatean Lanbide Heziketako eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko heziketa zikloak ematen dituzten ikastetxe publiko eta itunduetako edozeinetan, 10. eranskinean ageri den moduan.

–Telematika bidez, on line, www.educacion.navarra.es web-orritik: “Nabarmentzeko gaiak”, “Lanbide heziketa”, “Heziketa zikloetan sartzeko probak” epigrafeetan. Horretarako, ziurtagiri digital balioduna eduki beharko da.

7. Izangai bakoitzak inskripzio eskabide bakar bat bete beharko du, “Lanbide Heziketako zikloetan sartzeko probak” fitxako ereduen araberakoa (Hezkuntza Departamentuaren www.educacion.navarra.es web-orriko zerbitzuen katalogoan dago fitxa hori). Inskripzio eskabide horien edukia ebazpen honen 9. eranskinean ezarritakoa da.

Goi mailan sartzeko probetarako inskripzio bat baino gehiago aurkeztuz gero, izangaia ez da prozesuan onartuko. Dena dela, sarrera proba batean baino gehiagotan inskribatzeko behar diren baldintzak betetzen diren kasuetan, haietako bakoitzerako inskripzioa egiten ahalko da.

8. Inskripzioa zer ikastetxetan egiten den, ikastetxe horiek inskripzio eskaeraren frogagiria emanen dute.

Dokumentazioa

9. Lanbide Heziketako goi mailako zikloetan eta arte plastikoetako eta diseinuko lanbide irakaskuntzetan sartzeko proban inskribatzeko eskabidearekin batera, izangaiek dokumentazio hau aurkeztu behar dute:

a) Nahitaezko dokumentazioa:

–Nortasun agiri nazionalaren fotokopia, pasaportearena, nortasuna frogatzen duen bidaia agiri batena, bisarena edo atzerritarren identifikazio txartelarena.

–Sarrera probetan inskribatzeko tasaren kontzeptu gisa ezarritako diru kopurua Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren diru-bilketa kontuan sartu izanaren gordekina.

–18 urteko izangaiak: teknikari tituluaren fotokopia edo erdi mailako heziketa ziklo bateko bigarren kurtsoa ikasten ari dela frogatzeko ziurtagiria, matrikulatua dagoen ikastetxeak luzatua. Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxe batean matrikulaturik dauden 18 urteko izangaien kasuan, dokumentazioa ofizioz erantsiko da.

–Familia ugariaren kasuan, horren agiriaren fotokopia.

–Hala badagokio, izangaiaren ikasketen agiriaren fotokopia, prestakuntza ikastaroko irakasgaien kalifikazioak eta batez besteko nota adierazita.

b) Egokitzapenetarako dokumentazioa:

–Desgaitasunaren egiaztagiriaren fotokopia konpultsatua.

–Ikastearen nahasmenduak eta arreta faltagatiko nahasmendua (hiperaktibitatearekin) izateagatik, hezkuntzako premia bereziak dituzten ikasleei buruzko txosten eta agiriak, Hezkuntzako kontseilariaren ekainaren 18ko 65/2012 Foru Aginduaren 5.7 artikuluan eta ebazpen honetan ezarritakoari jarraikiz.

c) Salbuesteko dokumentazioa:

–Goi mailako zikloetan sartzeko probaren zatiren bat egitetik salbuesteko eskatuz gero, eranskin honen 18. oinarrian zehaztutako frogagirien fotokopiak erantsiko dira.

10. Araubide bereziko kirol irakaskuntzen goi mailako zikloetan sartzeko proban inskribatzeko eskabidearekin batera, izangaiek dokumentazio hau aurkeztu beharko dute:

a) Nahitaezko dokumentazioa:

–Nortasun agiri nazionalaren fotokopia, pasaportearena, nortasuna frogatzen duen bidaia agiri batena, bisarena edo atzerritarren identifikazio txartelarena.

–Kirol teknikarien tituluaren fotokopia, dagokion kirol modalitate edo espezialitatekoa.

–Kirol irakaskuntzen erdi mailako zikloko ikasketen ziurtagiriaren fotokopia, zikloko batez besteko azken nota jasotzen duena.

–Sarrera probetan inskribatzeko tasaren kontzeptu gisa ezarritako diru kopurua Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren diru-bilketa kontuan sartu izanaren gordekina.

–18 urteko izangaiak: gorputz eta kirol ekintzen lanbide arloko teknikari tituluaren fotokopia edo lanbide arlo horretako erdi mailako heziketa ziklo bateko bigarren kurtsoa ikasten ari dela frogatzeko ziurtagiria, matrikulatua dagoen ikastetxeak luzatua. Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxe batean matrikulaturik dauden 18 urteko izangaien kasuan, dokumentazioa ofizioz erantsiko da.

–Familia ugariaren kasuan, horren agiriaren fotokopia.

b) Egokitzapenetarako dokumentazioa:

–Desgaitasunaren egiaztagiriaren fotokopia konpultsatua.

–Ikastearen nahasmenduak eta arreta faltagatiko nahasmendua (hiperaktibitatearekin) izateagatik, hezkuntzako premia bereziak dituzten ikasleei buruzko txosten eta agiriak, Hezkuntzako kontseilariaren ekainaren 18ko 65/2012 Foru Aginduaren 5.7 artikuluan eta ebazpen honetan ezarritakoari jarraikiz.

c) Salbuesteko dokumentazioa:

–Araubide bereziko kirol irakaskuntzen goi mailako zikloetan sartzeko probatik salbuesteko eskatuz gero, eranskin honen 18. oinarrian zehaztutako frogagirien fotokopiak erantsiko dira.

11. Inskripzio eskabideak biltzen dituzten ikastetxeek honako agiri hauek bidaliko dizkiote proben koordinazio epaimahaiari apirilaren 4a baino lehen:

–Desgaitasuna dela-eta proban egin nahi diren egokitzapenen eskaerak, eta bakoitzari dagokion egiaztagiria.

–Ikastearen nahasmenduak eta arreta faltagatiko nahasmendua (hiperaktibitatearekin) izateagatik, hezkuntzako premia bereziak dituzten izangaien probetan egokitzapenak egiteko eskaerak, eta bakoitzari dagokion egiaztagiria. Eskaera horiek aldeko txosten bat beharko dute, Hezkuntzaren, Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen Zuzendaritza Nagusiko Aniztasunarekiko Arretaren eta Hezkuntza Premia Berezien Atalarena.

–Probaren berariazko zatia egitetik salbuesteko eskaerak, gutxienez bi urteko lan esperientzia duelako (lanaldi osoan), eta horri dagozkion egiaztagiriak.

Onartu eta baztertuen zerrenda

12. Onartuen eta baztertuen behin-behineko zerrendak, baztertzeko arrazoi eta guzti, 2014ko apirilaren 28an argitaratuko dira inskripzioko ikastetxeetan eta “Lanbide Heziketako zikloetan sartzeko proba” izeneko fitxan (Hezkuntza Departamentuaren www.educacion.navarra.es web-orritik abiatuta).

Zerrenda horietan, orobat, honako hauen gainean erabakitakoa azalduko da: salbuespenak, Nafarroan aurreko deialdietan gainditutako zatiaren kalifikazioak eta izangaiek probarako eskatutako egokitzapenak, bai eta prestakuntza ikastaroa egina izateagatik dagokion hobaria ere.

Erreklamazioak apirilaren 29tik maiatzaren 2ra bitarte eginen dira, biak barne, toki hauetan:

–Inskripzioa egin den ikastetxean, onartutakoen eta salbuespenen kasuan, 12-A eranskinaren arabera.

–Hezkuntza Departamentuko erregistroan (Santo Domingo kalea, 8, Iruña), sarrera probak koordinatzeko epaimahaiaren buruari zuzenduak, 12-B eranskinaren arabera, egokitzapenen, hobariaren, salbuespenen, aurreko deialdietan gainditutako zatien eta kalifikazioen eta lan esperientziaren ondoriozko salbuespenen kasuan.

13. Erreklamazioak ebatzitakoan, onartuen behin betiko zerrendak 2014ko maiatzaren 27an argitaratuko dira inskripzioa egiteko ikastetxeetan eta “Lanbide Heziketako zikloetan sartzeko probak” izeneko fitxan (Hezkuntza Departamentuaren www.educacion.navarra.es web-orritik abiatuta).

Zerrenda horietan, honako hauen gainean erabakitakoa azalduko da: salbuespenak, Nafarroan aurreko deialdietan gainditutako zatiaren kalifikazioak eta izangaiek probarako eskatutako egokitzapenak, bai eta prestakuntza ikastaroa egina izateagatik dagokion hobaria ere.

Zerrenda horietan, orobat, izangaiak epaimahaien arabera nola banatu diren adieraziko da, baita zein ikastetxetan eginen den goi mailako zikloetan sartzeko proba.

Proben egitura eta edukia

14. Goi mailako zikloetan sartzeko probaren bidez frogatuko da, alde batetik, izangaiak Batxilergoaren helburuei dagokienez duen heldutasuna, eta, bestetik, kasuan kasuko lanbide arloan dituen gaitasunak.

Probak bi zati izanen ditu:

a) Zati komuna.

b) Berariazko zatia.

Bi zatiotako antolamendua, edukiak, egitura eta curriculum-erreferentziak Hezkuntzaren, Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen zuzendari nagusiaren urtarrilaren 22ko 22/2013 Ebazpenaren 12. eta 13. eranskinetan jaso dira.

15. Hona hemen goi mailako zikloetan sartzeko probaren zati komunean eta berariazko zatian sartzen diren irakasgaiak, modalitatez modalitate:

PROBA
MODALITATEA

ZATI KOMUNA

BERARIAZKO ZATIA (*)

Zientziak eta ingeniaritza

–Gaztelania edo Euskara.

–Espainiako Historia.

–Atzerriko hizkuntza: ingelesa edo frantsesa.

–Matematika.

–Fisika eta Kimika.

–Marrazketa teknikoa.

–Industriako Teknologia.

Gizarte zientziak

–Gaztelania edo Euskara.

–Espainiako Historia.

–Atzerriko hizkuntza: ingelesa edo frantsesa.

–Gizarte zientziei aplikatutako matematika.

–Enpresaren Ekonomia.

–Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologiak.

–Geografia.

Osasun zientziak

–Gaztelania edo Euskara.

–Espainiako Historia.

–Atzerriko hizkuntza: ingelesa edo frantsesa.

–Gizarte zientziei aplikatutako matematika.

–Biologia.

–Kimika eta Fisika.

–Lurraren eta Ingurumenaren Zientziak.

Arteak

–Gaztelania edo Euskara.

–Artearen Historia.

–Atzerriko hizkuntza: ingelesa edo frantsesa.

–Marrazketa Artistikoa.

–Bolumena.

–Marrazketa teknikoa.

(*) Probaren berariazko zatia egin behar duten izangaiek modalitate bakoitzarekin lotutako hiru irakasgaietatik biri dagozkien ariketak hautatuko dituzte, eta inskripzioko eskabidean adieraziko dute.

16. Araubide bereziko kirol irakaskuntzen goi mailako zikloetan sartzeko probari dagokionez, goi mailako zikloetan sartzeko edozein modalitatetako probaren zati komuna bezalakoa izanen da.

17. Gaztelaniaren ariketa eta Euskararen ariketa gaztelaniaz eta euskaraz erantzun beharko dira, hurrenez hurren, zein den ere proba egiteko aukeratu den hizkuntza.

Atzerriko hizkuntzaren ariketa kasuan kasuko atzerriko hizkuntzan erantzun beharko da.

Salbuespenak

18. Goi mailako heziketa zikloetan sartzeko probaren zatiren bat egitetik salbuetsia izatea nahi duten izangaiek berariaz adierazi beharko dute inskripzioaren eskabidean. Era berean, dagokien zatian salbuetsiak izateko betebeharrak betetzen dituztela frogatzeko, agiri hauek aurkeztu beharko dituzte inskripzioaren eskabidearekin batera:

SALBUETSITAKO ZATIA

FROGATU BEHARREKO BETEBEHARRA

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

Modalitate hauetako zati komunetik salbuestea:

–Zientziak eta Ingeniaritza.

–Osasun Zientziak.

–Gizarte Zientziak.

–Aipatu hiru proba modalitateetako edozeinen zati komuna gainditua izatea 2008. urtetik aurrera (urte hori barne) Nafarroako Foru Komunitatean antolatutako deialdiren batean.

Ez da agiririk aurkeztu behar, koordinazio epaimahaiak ofizioz egiaztatuko baitu.

Modalitate hauetako zati komunetik salbuestea:

–Arteak.

Arteak modalitateko zati komuna gainditua izatea 2008. urtetik aurrera (urte hori barne) Nafarroako Foru Komunitatean antolatutako deialdiren batean.

Ez da agiririk aurkeztu behar, koordinazio epaimahaiak ofizioz egiaztatuko baitu.

Modalitate hauetako berariazko zatitik salbuestea:

–Zientziak eta Ingeniaritza.

–Osasun Zientziak.

–Gizarte Zientziak.

Kasuan kasuko modalitateko berariazko zatia gainditua izatea 2008. urtetik aurrera (urte hori barne) Nafarroako Foru Komunitatean antolatutako deialdiren batean.

Ez da agiririk aurkeztu behar, koordinazio epaimahaiak ofizioz egiaztatuko baitu.

Modalitate hauetako berariazko zatitik salbuestea:

–Arteak.

Arteak modalitateko berariazko zatia gainditua izatea 2008. urtetik aurrera (urte hori barne) Nafarroako Foru Komunitatean antolatutako deialdiren batean.

Ez da agiririk aurkeztu behar, koordinazio epaimahaiak ofizioz egiaztatuko baitu.

Modalitate hauetako berariazko zatitik salbuestea:

–Osasun Zientziak.

–Gizarte Zientziak, gorputz eta kirol ekintzen lanbide arloko goi mailako ziklo bat egin behar duten goi mailako edo errendimendu handiko kirolarientzat.

–Goi mailako eta errendimendu handiko kirolari izaera frogatzea, Goi Mailako eta Errendimendu Handiko Kirolariei buruzko uztailaren 13ko 971/2007 Errege Dekretuan ezarritakoarekin bat, edo Nafarroako Foru Komunitateko errendimenduko kirola eta goi mailako kirolarien zerrenda arautzen dituen otsailaren 22ko 9/2012 Foru Dekretuan ezarritakoaren arabera.

Goi mailako edo errendimendu handiko kirolari izatea frogatzen duen dokumentazioaren fotokopia.

Berariazko zatia egitetik salbuestea:

–Modalitate guztietan.

Proba modalitatearekin loturiko teknikari titulu baten edo teknikari laguntzailearen titulu baten jabe izatea. Horretarako, pertsona horiek ebazpen honen 7. eranskinean lanbide arlo bakoitzerako ezartzen den proba modalitatean inskribatuko dira.

Teknikariaren edo teknikari laguntzailearen tituluaren fotokopia.

2. mailako edo goragoko lanbide ziurtagiria izatea, 5. eranskinean proba modalitate bakoitzerako adierazitako lanbide arloetako batekoa.

Lan administrazioak emandako lanbide ziurtagiriaren fotokopia, kualifikazio maila berariaz adierazita.

5. eranskinean proba modalitate bakoitzerako aipatzen diren lanbide arloetako batean gutxienez ere bi urteko lan esperientzia frogatzea, lanaldi osoarekin.

Besteren konturako langileak.

–Gizarte Segurantzako Diruzaintza Orokorraren edo Lan Mutualitatearen ziurtagiria (lan bizitzaren txostena). Ziurtagiri horrek enpresa, lan kategoria (kotizazio taldea) eta kontratazioaldia jaso behar ditu, eta

–Lantoki izandako enpresaren ziurtagiria, datu hauek agertzen dituena berariaz: kontratuaren iraupena, egindako lana eta noiz aritu den lan horretan.

Langile autonomoak.

–Langile Autonomoen Araubide Berezian kotizatutako aldiaren ziurtagiria (lan bizitzaren txostena) eta jarduera ekonomikoen zergan altan egondako aldiaren ziurtagiria.

19. Araubide bereziko kirol irakaskuntzen goi mailako heziketa zikloan sartzeko proba egitetik salbuetsia izatea eskatzeko, betebehar hau betetzen dela frogatu beharko da:

PROBA EGITETIK
SALBUESTEA

FROGATU BEHARREKO BETEBEHARRA

Proba egitetik salbuestea

Goi mailako zikloetan sartzeko probaren zati komuna gainditua izatea 2008. urtetik aurrera (urte hori barne) Nafarroako Foru Komunitatean antolatutako deialdiren batean.

20. 2013-2014 ikasturtean erdi mailako ziklo baten bigarren kurtsoa ikasten ari diren izangaiei salbuespen baldintzatua aplikatuko zaie probaren berariazko zatiari dagokionez. Hortaz, ezin izanen dute proba hori egin.

Salbuespen baldintzatuaren ondorioetarako:

–Erdi mailako heziketa ziklo baten bigarren kurtsoa Nafarroatik kanpoko beste autonomia erkidego batean ikasten ari diren izangaiek heziketa ziklo hori gainditu dutela dioen ikasketa-ziurtagiriaren fotokopia aurkeztu beharko dute 2014ko ekainaren 20ko 14:00ak baino lehen.

–Erdi mailako heziketa ziklo baten bigarren kurtsoa Nafarroan ikasten ari diren izangaiek ez dute inolako agiririk aurkeztu beharrik. Koordinazio epaimahaiak behar diren egiaztapen-lanak eginen ditu izangaiak matrikulatuta daudeneko erdi mailako heziketa zikloa gainditu duten egiaztatzeko.

Egiaztapen hori 2014ko ekainaren 23an eginen da. Hortaz, 2014ko ekainaren 20ko 14:00ak baino lehen ikastetxeek EDUCAn jarri beharko dituzte erdi mailako heziketa zikloaren azken kalifikazioak.

21. Salbuesteko eskaeren gaineko ebazpena ematea honako hauei dagokie:

Proben koordinazio epaimahaia.

2008. urtetik aurrera (hori barne) Nafarroako Foru Komunitatean antolatutako deialdiren batean probaren zatiren bat Nafarroan gainditua izateagatik egiten diren salbuesteko eskaerak.

Lan esperientzia izateagatik egiten diren salbuesteko eskaerak.

2013-2014 ikasturtean erdi mailako heziketa ziklo baten bigarren kurtsoa ikasten ari diren izangaiei ofizioz egin beharreko salbuespen baldintzatuak.

Inskripzioa non aurkeztu duten, ikastetxe horietako idazkaritzak.

Eranskin honen 18. oinarrian aipatutako salbuespenak egiteko eskaerak.

Onartuen behin-behineko eta behin betiko zerrendetan, “salbuetsia” hitza adieraziko da, EDUCAren bidez. Bestela, ukatzearen arrazoia adieraziko da.

Prestakuntza ikastaroko izangaiak

22. 2013-2014 ikasturtean prestakuntza ikastaroa Nafarroako Foru Komunitatean egiten ari diren izangaiak, ikastaroko irakasgai guztiak gainditu badituzte, ezin izanen dira aurkeztu goi mailako heziketa zikloetan sartzeko probaren zati komunean.

Prestakuntza ikastaroan, Gaztelania, Espainiako Historia, Atzerriko Hizkuntza eta Matematika edo Gizarte Zientziei aplikatutako Matematika irakasgaietan lortutako kalifikazioen batez besteko aritmetikoa hartuko da sarrera probaren zati komunaren kalifikaziotzat.

23. 2013-2014 ikasturtean prestakuntza ikastaroa Nafarroako Foru Komunitatean egiten ari diren izangaiek, ikastaroko irakasgai guztiak gainditu ez badituzte, probaren zati komuna egin beharko dute.

24. Sarrera probetako koordinazio epaimahaiak egiaztatuko du nork aurkeztu beharko duen probaren zati komuna egitera eta, hala badagokio, zenbateko kalifikazioa lortzen duten. Horretarako, prestakuntza ikastaroa ematen duten ikastetxeek EDUCA aplikazioaren bidez sartuko dituzte irakasgai bakoitzeko kalifikazioak eta ikastaroko azken kalifikazioa, 2014ko maiatzaren 23ko 14:00ak baino lehen.

25. Aurreko ikasturteetan prestakuntza ikastaroa Nafarroako Foru Komunitatean egin duten izangaiek, ikastaroko irakasgai guztiak gainditu badituzte, bi aukera izanen dituzte:

a) Inskripzio eskabidean eskatzea Gaztelania, Espainiako Historia, Atzerriko Hizkuntza eta Matematika edo Gizarte Zientziei aplikatutako Matematika irakasgaietan lortutako kalifikazioen batez besteko aritmetikoa jar diezaietela sarrera probaren zati komunaren kalifikazio gisa.

b) Inskripzio eskabidean eskatzea sarrera probaren zati komuna egin nahi dutela.

26. Aurreko ikasturteetan prestakuntza ikastaroa Nafarroako Foru Komunitatean egin duten izangaiek, ikastaroko irakasgai guztiak gainditu ez badituzte, probaren zati komuna egin beharko dute.

27. 25.a) puntuan aipatutako izangaien kasuan, inskripzio eskabideak biltzen dituzten ikastetxeek aurreko ikasturteetan Nafarroako Foru Komunitatean egindako prestakuntza ikastaroen noten ziurtagiriak igorri beharko dizkiote koordinazio epaimahaiari 2014ko maiatzaren 23a baino lehen.

Horren helburua da probaren zati komunean lortutako kalifikazioa zehaztea.

28. Prestakuntza ikastaroa Nafarroako Foru Komunitatean ez beste autonomia erkidego batean egin duten edo egiten ari diren izangaien kasuan, maiatzaren 23ko 14:00ak baino lehen, kalifikazioei buruzko dokumentazioa eta ikastaro horretako batez besteko nota aurkeztu beharko dituzte inskripzioko ikastetxean.

29. Egiaztapen horren emaitza, baita Nafarroako Foru Komunitatean prestakuntza ikastaroa egina duten edo egiten ari direnei aplikatu beharreko hobaria ere, 2014ko maiatzaren 27an argitaratuko dira inskripzioko ikastetxeetan.

30. Prestakuntza ikastarotik datozen izangaiak berariazko zatia egitetik salbuetsiak izanen dira baldin eta probaren modalitateari dagokion teknikari tituluren bat badute, eranskin honen 18. oinarrian ezarri bezala.

Proben kalifikazioa eta balorazioa

31. Probaren bi zatietako bakoitza 0tik 10era bitarte kalifikatuko da.

–Zati komuna: irakasgai bakoitza 0tik 10era kalifikatuko da. Hautatzen den proba modalitatean egin beharreko ariketetan lortutako noten batez bestekoa izanen da zati horren azken nota. Probaren zati komuna egin behar ez duten prestakuntza ikastaroko izangaientzat, aurreko oinarrian aipatu direnentzat, prestakuntza ikastaroan Gaztelania, Espainiako Historia, Atzerriko Hizkuntza eta Matematika edo Gizarte Zientziei aplikatutako Matematika irakasgaietan lortutako kalifikazioen batez besteko aritmetikoa izanen da zati komunaren kalifikazioa.

–Berariazko zatia: irakasgai bakoitzeko azterketa 0tik 10era kalifikatuko da, eta bi ariketetan lortutako noten batez besteko aritmetikoa izanen da zati honen azken nota.

32. Goi mailako zikloetan sartzeko probaren azken kalifikazioa 0tik 10era adieraziko da, bi dezimalekin. Bi zatien batez besteko aritmetikoa eginez aterako da azken kalifikazioa, betiere bakoitzean lau puntu edo gehiago atera badira. Batez bestekoa bost puntukoa edo altuagoa izanez gero, azken kalifikazioa positiboa izanen da.

33. Prestakuntza ikastaroa egina dutenentzat, azken kalifikazioa kalkulatzeko, prestakuntza ikastaroan lortutako kalifikazioa bider 0,15 eginda ateratzen den puntuazioa gehituko zaio aurreko puntuan aipatutako batez besteko aritmetikoari. Sartzeko probaren azken kalifikazioa ezin da 10 puntutik gorakoa izan, inola ere ez.

Azken kalifikazioan 5 puntu edo gehiago lortuz gero, proba gainditutzat joko da.

34. Izangaia probaren zatietakoren bat egitetik salbuetsia badago, salbuetsi gabeko zatiko kalifikazioa bakarrik hartuko da aintzat azken kalifikazioa kalkulatzeko. Izangaia zatietakoren bat egitetik salbuetsia badago Nafarroan aurretik egindako deialdietan gainditu zuelako, zati horren kalifikazioa aintzat hartuko da probaren azken kalifikazioa kalkulatzeko.

35. Kirol irakaskuntzen goi mailan sartzeko probaren azken kalifikazioaren kasuan, 1etik 10era bitarte adieraziko da, bi dezimalekin. Bi zatietako batez besteko aritmetikoa eginez aterako da azken kalifikazioa, betiere bakoitzean lau puntu edo gehiago atera badira. Batez bestekoa bost puntukoa edo altuagoa izanez gero, azken kalifikazioa positiboa izanen da.

Probak egiteko egutegia

36. Lanbide heziketako eta arte plastikoetako eta diseinuko goi mailako zikloetan sartzeko proba 11. eranskinean aipatutako ikastetxeetan eginen da:

–Zati komuna: 2014ko maiatzaren 29an.

–Berariazko zatia: 2014ko ekainaren 5ean.

Araubide bereziko kirol irakaskuntzen goi mailako zikloetan sartzeko proba 2014ko maiatzaren 29an eginen da, 11. eranskinean adierazitako ikastetxeetan.

37. Proba egiteko, aldean izan behar da nortasun agiri nazionala, pasaportea, nortasuna egiaztatzen duen bidaia agiri bat, bisa edo atzerritarren identifikazio txartela, eta, horretaz gain, ariketak egiteko behar den materiala. Nortasuna egiaztatzeko behar den agiriren bat ekartzen ez bada, ezin izanen da proba egin.

Informazio hori, izangaiak geletan banatzeko informazioarekin batera, inskripzioko ikastetxeetan jakinaraziko da 2014ko maiatzaren 27an, onartutako eta onartu ez diren pertsonen behin betiko zerrendak argitaratzeko egun berean.

38. Izangaiak egin beharreko zatiko edo zatietako ariketetara soilik joanen dira, jarraian zehazten den moduan:

a) Zati komuna eta kirol irakaskuntzetan sartzeko proba: maiatzaren 29an, 15:30ean: izangaiei deitzea eta agiriak egiaztatzea zati komuneko ariketak egiteko.

b) Berariazko zatia: ekainaren 5ean, 15:30ean: izangaiei deitzea eta agiriak egiaztatzea berariazko zatiko ariketak egiteko.

Goi mailako zikloan sartzeko probaren ariketak honela eginen dira:

ZATIA

DEITZEKO ORDUA

IRAKASGAIA

ARIKETAREN IRAUPENA

Zati komuna eta goi mailako irakaskuntzetan sartzeko proba

15:30

Gaztelania edo Euskara.

ordubete

Espainiako Historia edo Artearen Historia

ordubete

Atzerriko Hizkuntza (ingelesa edo frantsesa)

ordubete

Matematika edo Gizarte Zientziei aplikatutako Matematika

ordubete

Berariazko zatia, modalitate hauetan:

–Zientziak eta ingeniaritza.

–Gizarte zientziak.

–Osasun zientziak.

15:30

Hiru irakasgaietatik bi

2 ordu eta 30 minutu.

Berariazko zatia, arteak modalitatean.

15:30

Hiru irakasgaietatik bi

3 ordu eta 30 minutu.

39. Salbuetsita egon gabe ariketaren bat egitera aurkezten ez diren izangaiak “ez aurkeztutzat” joko dira ariketa horretan, eta, batez besteko nota kalkulatzearen ondorioetarako beharrezkoa denean, ariketa horren puntuazioa 0 izanen da.

Proben emaitzak eta erreklamazioak

40. Emaitzak inskripzioko ikastetxeetan, proba egiteko ikastetxeetan eta, www.educacion.navarra.es web-orritik abiatuta, “Lanbide Heziketako zikloetan sartzeko proba” fitxan argitaratuko dira, ondoren azaltzen diren egunetan:

Behin-behineko emaitzak

2014ko ekainaren 13a

Erreklamazioak

2014ko ekainaren 16tik 18a, biak barne.

Behin betiko emaitzak

2014ko ekainaren 24a

41. 2013-2014 ikasturtean erdi mailako ziklo bateko bigarren kurtsoa egiten ari diren 18 urteko izangaiek egindako ariketen emaitzak behin-behinekoak izanen dira, teknikari titulua lortzearen baldintzapean baitira. Hortaz, eranskin honen 4. oinarrian ezarri bezala, koordinazio epaimahaiak behar diren egiaztapen-lanak eginen ditu teknikari titulua lortzeko moduan dauden jakiteko. Egiaztapen-lan horiek probako emaitzen behin betiko zerrenda argitaratu aurretik eginen dira. Horretarako, ikastetxeek erdi mailako heziketa zikloaren azken kalifikazioak 2014ko ekainaren 20ko 14:00ak baino lehen jarri beharko dituzte EDUCAn.

Izangai horiek erdi mailako heziketa zikloa gainditua ez badute, probako emaitzen behin betiko zerrendan “BALIORIK GABEKO PROBA” agertuko da.

42. Emaitzei buruzko erreklamazioak Hezkuntza Departamentuaren Erregistro Orokorrean aurkeztuko dira (Santo Domingo kalea, 8), koordinazio epaimahaiko buruari igorriko zaion idazki baten bidez, 12-B eranskinean ageri den ereduaren araberakoa, eta hark dagokion ebaluazio epaimahaiari igorriko dio.

Erreklamazioak aurkezteko epea bukatuta, dagokion epaimahaia bilduko da haiek aztertu eta ebazteko.

43. Emaitzen behin betiko aktak jendaurrean jartzearekin betetzat jotzen da ebaluazio epaimahaiek eta probetako koordinazio epaimahaiak, ebazpenen eta horien ondoriozko egintzen aurka aurkeztutako erreklamazioen gainean, hartzen dituzten erabakien berri emateko prozedura.

Ziurtagiriak

44. Lanbide heziketako edo arte plastikoetako eta diseinuko goi mailako zikloetan sartzeko proba edo kirol irakaskuntzen goi mailako zikloetan sartzeko proba gainditzen duenak eskubidea izanen du ziurtagiri bat jasotzeko, 14. eranskineko ereduaren araberakoa. Gai dela adieraziko da bertan, eta zein kalifikazio lortu duen, zenbakitan emana, bi dezimal eta guzti. Lanbide heziketako eta arte plastikoetako eta diseinuko goi mailako zikloetan sartzeko probaren ziurtagirietan, halaber, zein lanbide arlotan sartzeko lehentasuna ematen duten adieraziko da.

45. Interesdunek probarako inskripzioa egin zuten tokian eskuratzen ahalko dituzte aurreko oinarrian aipatu probak gainditu izanaren ziurtagiriak, 2014ko ekainaren 27tik aurrera.

46. Interesdunek Hezkuntza Departamentuko Lanbide Heziketaren Zerbitzuan (Santo Domingo kalea; Iruña) eskuratzen ahalko dituzte kirol irakaskuntzetako goi mailako zikloetan sartzeko proba gainditu izanaren ziurtagiriak, 2014ko ekainaren 27tik aurrera.

47. Goi mailako zikloetan sartzeko probaren zati bat gainditzen duenak eskubidea izanen du ziurtagiri partzial bat izateko, 15. eranskineko ereduaren araberakoa. Bertan adieraziko da zein zati gainditu den, eta lortutako kalifikazioa, 5etik 10era, bi dezimalekin zehaztuta.

Gainditutako zatia Nafarroako Foru Komunitatean egiten diren hurrengo deialdietan kontuan hartzen ahalko da.

48. Probaren zein zati gainditu den frogatzen duen dokumentua 2014ko urriaren 20tik aurrera eskuratuko da Hezkuntza Departamentuko Lanbide Heziketaren Zerbitzuan (Santo Domingo kalea, 8; Iruña).

4. ERANSKINA

Epaimahaien osaera eta eginkizunak

Koordinazio epaimahaia

1. Koordinazio epaimahai bat eratuko da, Hezkuntzaren, Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen zuzendari nagusiak izendatua, Lanbide Heziketaren Zerbitzuko zuzendariak proposatuta, eta mahaiburu bat, idazkari bat eta bost mahaikide izanen ditu.

Hezkuntza Departamentuko Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuko kide bat izanen da mahaiburua. Lanbide Heziketaren Plangintza, Antolamendu eta Garapenerako Ataleko kide bat izanen da idazkaria, eta mahaikide bat ere atal horretakoa izanen da. Gainerako hiru mahaikideak, berriz, Bigarren Hezkuntzako katedradunen eta irakasleen, arte plastikoetako eta diseinuko irakasleen, arte plastikoetako eta diseinuko tailer-maisuen eta lanbide heziketako irakasle teknikoen kidegoetakoak izanen dira.

Era berean, koordinazio epaimahaiak aholkulariak eska ditzake beharrezkoa iruditzen zaionean.

Koordinazio epaimahaia 2014ko martxoan eratuko da.

2. Koordinazio epaimahaiaren eginkizunak:

a) Hurrengo oinarrian deskribatzen diren eta beharrezkoak diren ebaluazio epaimahaien eta aholkularien kopurua zehaztea, eta Lanbide Heziketaren Zerbitzuko zuzendariari epaimahai horiek osatuko dituzten kideen izendapena proposatzea.

b) Probak egin eta ebaluatzeko prozesua antolatzea.

c) Probak prestatzea eta horiek ebaluatu eta kalifikatzeko irizpideak ezartzea.

d) Hezkuntza Departamentuko web-orrian izangai onartuen behin-behineko eta behin betiko zerrendak argitaratzea, eta horiei buruz aurkeztutako erreklamazioak ebaztea.

e) Sarrera probetan onartuak izateko epez kanpo aurkezten diren eskaerak ebaztea.

f) Desgaitasunagatik, hezkuntza laguntzako premia berariazkoa izateagatik, edo ikastearen nahasmenduak edo arreta faltagatiko nahasmendua (hiperaktibitatearekin) izateagatik behar diren egokitzapenak zehaztea.

g) Ofiziozko salbuespenak zehaztu eta egiaztatzea.

h) Prestakuntza ikastaroa egina duten ikasleei dagozkien hobariak egiaztatzea.

i) Goi mailako zikloetan sartzeko probaren zati komuna prestakuntza ikastaroko zein ikaslek egin behar duten egiaztatzea, eta aurkezten ez diren prestakuntza ikastaroko ikasleei zati horretan ematen zaien kalifikazioa zehaztea, 3. eranskineko 24. oinarrian adierazitakoaren arabera.

j) Teknikari titulua lortzeko moduan dauden erdi mailako ziklo bateko bigarren kurtsoko ikasleen gainean egiaztapenak egitea, kasuan-kasuan, goi mailako zikloetan sartzeko proba egiteko baldintza betetzen duten zehazteko (18 urteko pertsonen kasuan) edo, bestela, goi mailako zikloetan sartzeko probaren berariazko zatia egitetik salbuestea bidezko den, 3. eranskineko 4. eta 41. oinarrietan ezarritakoaren arabera, hurrenez hurren.

k) Egiaztatzea hasierako lanbide kualifikazioko programetan (lanbide lantegiaren modalitatea) 2013-2014 ikasturtean matrikulatutako zein ikasle dagoen esparru zientifiko-teknologikoko ariketak egitetik salbuetsia.

l) Sarrera probak behar bezala egin daitezen zaintzea.

m) Prozesuko aktak osatzea.

n) Bidezkoak diren probako arloetatik edo zatietatik salbuesteko eskaerak ebaztea, aurreko deialdietan gaindituak daudelako, bai eta lan esperientziari dagozkionak ere goi mailako zikloetan sartzeko probetan.

o) Desgaitasunagatik, hezkuntza laguntzako premia berariazkoa izateagatik, edo ikastearen nahasmenduak edo arreta faltagatiko nahasmendua (hiperaktibitatearekin) izateagatik egiten diren egokitzapen eskaerei buruzko erreklamazioak ebaztea, bai eta aurreko deialdietan gainditutako arloen edo zatien ziurtapen partzialei buruzkoak ere.

p) Egiten diren gainerako erreklamazioei buruzko ebazpena ematea, proben kalifikazioari buruzkoak izan ezik, horiek ebaluazio epaimahaien eskumenekoak baitira.

Ebaluazio epaimahaiak eta aholkulariak

3. Ebaluazio epaimahaiak eratuko dira, Lanbide Heziketaren Zerbitzuko zuzendariak izendatuta eta koordinazio epaimahaiak proposatuta. Mahaiburua izanen dute, eta zehaztuko diren mahaikideak. Halaber, Lanbide Heziketaren Zerbitzuko zuzendariak aholkulariak izendatzen ahalko ditu antolaketa beharren arabera eta ebaluatu beharreko irakasgaien arabera.

Ebaluazio epaimahaietako kideak eta aholkulariak ondoko hauek izanen dira: 2013-2014 ikasturtean Nafarroako Foru Komunitatean, ahal delarik, Bigarren Hezkuntzako institutuetan, Lanbide Heziketako ikastetxe integratuetan eta Arte Eskoletan prestakuntza ikastaroa ematen ari diren katedradunak, Bigarren Hezkuntzako irakasleak, Arte Plastikoetako eta Diseinuko irakasleak, Arte Plastikoetako eta Diseinuko tailer-maisuak eta Lanbide Heziketako irakasle teknikoak, edo, bestela, Lanbide Heziketaren Zerbitzuari atxikitako langileak.

4. Ekainaren 25eko 407/2013 Ebazpenean ezarritakoarekin bat, sarrera proben prozesuan parte hartzea nahitaezkoa da eta bertan parte hartzen duten epaimahaietako kideei eta aholkulariei diru konpentsazioak emanen zaizkie, giza baliabideen kudeaketa sisteman ezarritako elementu aldakorren zerrendako kontzeptuengatik.

5. Ebaluazio epaimahaien eginkizunak:

a) Proben antolaketa eta garapena bermatuko duten neurri egokiak hartzea, ikastetxeko baliabideen arabera.

b) Probetara joatea eta haiek modu egokian gauzatzen direla zaintzea.

c) Izangaien nortasuna egiaztatzea.

d) Probak zuzendu eta kalifikatzea probetako koordinazio epaimahaiak zehazten dituen epeetan.

e) Proben behin-behineko eta behin betiko emaitzen aktak osatzea eta probak egin diren ikastetxean argitaratzea.

f) Proben kalifikazioen aurka aurkezten diren erreklamazioak ebaztea.

g) Bere helburuak egoki betetzeko, probetako koordinazio epaimahaiak agintzen dien beste edozein eginkizun.

6. Zikloetan sartzeko proben ebaluazio epaimahaiak 2014ko maiatzean eratuko dira.

7. Aholkulari zuzentzaileak: ebaluatu beharreko irakasgaien arabera izendatuko dira, eta eginkizun hauek izanen dituzte:

a) Probak zuzendu eta kalifikatzea.

b) Proben kalifikazioen aurka aurkezten diren erreklamazioak ebaztea.

8. Antolaketa beharren arabera izendatzen diren aholkulariek eginkizun hauek izanen dituzte:

a) Probak egiteko prozesua zaindu eta kontrolatzea.

b) Proben kudeaketa prozesuan laguntzea.

Errekurtsoak

9. Ebaluazio epaimahaiek eta koordinazio epaimahaiak ematen dituzten egintza eta ebazpenen kontra gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahal da, Hezkuntzaren, Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen zuzendari nagusiari zuzendua, emaitzen behin betiko aktak argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.

10. Deialdi honen, bere oinarrien eta horiek aplikatzeko egintzen kontra, ebaluazio epaimahaiek edo koordinazio epaimahaiak hartutakoak izan ezik, zilegi izanen da gora jotzeko errekurtsoa jartzea, Hezkuntzako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritu nahi den egintza argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hasita.

Hori guztia Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 57. artikuluan eta urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak aldatutako Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 114. eta 115. artikuluetan xedatutakoari jarraikiz.

5. ERANSKINA

Goi mailako zikloetan sartzeko probaren modalitate bakoitzak zer lanbide arlotarako lehentasuna ematen duen

PROBA MODALITATEA

Ondoko lanbide arloetan sartzeko lehentasuna ematen du

Zientziak eta ingeniaritza

Nekazaritza

Arte grafikoak

Eraikuntza eta obra zibila

Elektrizitatea eta elektronika

Energia eta ura

Fabrikazio mekanikoa

Irudia eta soinua

Elikagaien industriak

Erauzketa industriak

Informatika eta komunikazioak

Instalazioa eta mantentze-lanak

Zurgintza, altzarigintza eta kortxoa

Itsaso eta arrantza arlokoak

Kimika

Segurtasuna eta ingurumena

Ehungintza, jantzigintza eta larrugintza

Garraioa eta ibilgailuen mantentze-lanak

Beira eta zeramika

Osasun zientziak

Gorputz eta kirol jarduerak

Nekazaritza

Ostalaritza eta turismoa

Irudi pertsonala

Kimika

Osasuna

Segurtasuna eta ingurumena

Gizarte eta kultur zerbitzuak eta komunitatearentzako zerbitzuak

“Lanbideko arriskuen prebentzioa” goi mailako heziketa zikloa, Instalazioa eta Mantentze-lanak lanbide arlokoa

Gizarte zientziak

Gorputz eta kirol jarduerak

Administrazioa eta kudeaketa

Merkataritza eta marketina

Ostalaritza eta turismoa

Irudi pertsonala

Informatika eta komunikazioak

Osasuna

Segurtasuna eta ingurumena

Gizarte eta kultur zerbitzuak eta komunitatearentzako zerbitzuak

“Lanbideko arriskuen prebentzioa” goi mailako heziketa zikloa, Instalazioa eta Mantentze-lanak lanbide arlokoa

Arteak

Arte plastikoetako eta diseinuko lanbide arloak

Arte grafikoak

Ostalaritza eta turismoa

Irudia eta soinua

Ehungintza, jantzigintza eta larrugintza

Beira eta zeramika

6. ERANSKINA

25 urtetik gorakoak unibertsitatean sartzeko probaren aukera bakoitzak zer lanbide arlotarako lehentasuna ematen duen

25 urtetik gorakoak unibertsitatean sartzeko probaren aukera

Ondoko lanbide arloetan sartzeko lehentasuna ematen du

A aukera (arteak eta giza zientziak)

Arte grafikoak

Ostalaritza eta turismoa

Irudia eta soinua

Ehungintza, jantzigintza eta larrugintza

Beira eta zeramika

Arte plastikoetako eta diseinuko lanbide arloak

B aukera (zientziak)

Nekazaritza

Elektrizitatea eta elektronika

Energia eta ura

Irudi pertsonala

Elikagaien industriak

Informatika eta komunikazioak

Instalazioa eta mantentze-lanak

Itsaso eta arrantza arlokoak

Kimika

Osasuna

C aukera (osasun zientziak)

Gorputz eta kirol jarduerak

Nekazaritza

Irudi pertsonala

Kimika

Osasuna

Segurtasuna eta ingurumena

Gizarte eta kultur zerbitzuak eta komunitatearentzako zerbitzuak

D aukera (gizarte eta zuzenbideko zientziak)

Gorputz eta kirol jarduerak

Administrazioa eta kudeaketa

Merkataritza eta marketina

Ostalaritza eta turismoa

Informatika eta komunikazioak

Gizarte eta kultur zerbitzuak eta komunitatearentzako zerbitzuak

E aukera (ingeniaritza eta arkitektura)

Arte grafikoak

Eraikuntza eta obra zibila

Elektrizitatea eta elektronika

Energia eta ura

Fabrikazio mekanikoa

Irudia eta soinua

Elikagaien industriak

Erauzketa industriak

Informatika eta komunikazioak

Instalazioa eta mantentze-lanak

Zurgintza, altzarigintza eta kortxoa

Garraioa eta ibilgailuen mantentze-lanak

7. ERANSKINA

Hurrengo hauek egin beharreko proba modalitatea

–Inskribatuta egon, 18 urte beteak izan eta teknikari titulua dutenak (gainera, ez dute probaren berariazko zatia egin beharko).

–Inskribatuta egon eta teknikari edo teknikari laguntzaile titulua dutenak, probaren berariazko zatitik salbuesteko.

TEKNIKARI TITULUAREN LANBIDE ARLOAK

PROBA MODALITATEA

Gorputz eta kirol jarduerak

–Osasun zientziak

–Gizarte zientziak

Administrazioa eta kudeaketa

–Gizarte zientziak

Nekazaritza

–Zientziak eta ingeniaritza

–Osasun zientziak

Arte grafikoak

–Zientziak eta ingeniaritza

–Arteak

Merkataritza eta marketina

–Gizarte zientziak

Eraikuntza eta obra zibila

–Zientziak eta ingeniaritza

Elektrizitatea eta elektronika

–Zientziak eta ingeniaritza

Energia eta ura

–Zientziak eta ingeniaritza

Fabrikazio mekanikoa

–Zientziak eta ingeniaritza

Ostalaritza eta turismoa

–Gizarte zientziak

–Osasun zientziak

–Arteak

Irudia eta soinua

–Zientziak eta ingeniaritza

–Arteak

Irudi pertsonala

–Osasun zientziak

–Gizarte zientziak

Elikagaien industriak

–Zientziak eta ingeniaritza

Erauzketa industriak

–Zientziak eta ingeniaritza

Informatika eta komunikazioak

–Zientziak eta ingeniaritza

–Gizarte zientziak

Instalazioa eta mantentze-lanak

–Zientziak eta ingeniaritza

Zurgintza, altzarigintza eta kortxoa

–Zientziak eta ingeniaritza

Itsaso eta arrantza arlokoak

–Zientziak eta ingeniaritza

Kimika

–Zientziak eta ingeniaritza

–Osasun zientziak

Osasuna

–Osasun zientziak

–Gizarte zientziak

Segurtasuna eta ingurumena

–Zientziak eta ingeniaritza

–Osasun zientziak

–Gizarte zientziak

Gizarte eta kultur zerbitzuak eta komunitatearentzako zerbitzuak

–Osasun zientziak

–Gizarte zientziak

Ehungintza, jantzigintza eta larrugintza

–Zientziak eta ingeniaritza

–Arteak

Garraioa eta ibilgailuen mantentze-lanak

–Zientziak eta ingeniaritza

Beira eta zeramika

–Zientziak eta ingeniaritza

–Arteak

Arte plastikoetako eta diseinuko lanbide arloak

–Zientziak eta ingeniaritza

–Osasun zientziak

–Gizarte zientziak

–Arteak

8. ERANSKINA

Erdi mailako zikloetan sartzeko probetan inskribatzeko
eskabidearen edukia 2014. urtea

Inskripzio eskabideak datu hauek jaso beharko ditu gutxienez:

1.–Izangaiaren identifikazio datuak.

Izangaiaren identifikazio datuak honako hauek dira gutxienez: deiturak, izena, NANa/pasaportea/atzerritarren nortasun txartela, nazionalitatea, helbidea, posta kodea, herria, probintzia, jaioteguna, posta elektronikoa, telefonoak.

2.–Datu osagarriak.

Datu osagarriak honako hauek dira: desgaitasunagatik edo hezkuntza laguntzako premia berariazkoengatik behar diren egokitzapenei buruzkoak.

3.–Sarrera probaren datuak.

Sarrera probari buruzko datuak honako hauek dira, gutxienez: 2013-2014 ikasturtean egiten ari diren ikasketak, aukeran dauden hizkuntzak eta irakasgaiak, sartu ahal izateko eskatzen den adina, salbuesteko eskaerak eta aurkeztu beharreko dokumentazioa.

9. ERANSKINA

Goi mailan sartzeko probetan eta kirol irakaskuntzen goi mailan sartzeko probetan inskribatzeko eskabidearen edukia 2014. urtea

Inskripzio eskabideak datu hauek jaso beharko ditu gutxienez:

1.–Izangaiaren identifikazio datuak.

Izangaiaren identifikazio datuak honako hauek dira gutxienez: deiturak, izena, NANa/pasaportea/atzerritarren nortasun txartela, nazionalitatea, helbidea, posta kodea, herria, probintzia, jaioteguna, posta elektronikoa, telefonoak.

2.–Datu osagarriak.

Datu osagarriak honako hauek dira: desgaitasunagatik edo hezkuntza laguntzako premia berariazkoengatik behar diren egokitzapenei buruzkoak.

3.–Sarrera probaren datuak.

Sarrera probari buruzko datuak honako hauek dira, gutxienez: 2013-2014 ikasturtean egiten ari diren ikasketak, aukeran dauden hizkuntzak eta irakasgaiak, sartu ahal izateko eskatzen den adina, salbuesteko eskaerak eta aurkeztu beharreko dokumentazioa.

4.–Kirol irakaskuntzen goi mailako zikloetan sartzeko proben kasuan, kirol teknikariaren tituluari dagozkion datuak jarri beharko dira.

10. ERANSKINA

Inskripzioa egiteko ikastetxeak. Publikoak eta itunduak

Inskripzio telematikoa http:///www.educacion.navarra.es:

IKASTETXEAREN IZENA

IKASTETXEAREN DATUAK

“Sakana LH” IBP

Zelai, 93 - 31800 Altsasu

Telefonoa: 948 564815

www.ifpalsasua.net

“Toki Ona” BHI

Eztegara ibilbidea, 34, 31780 Bera

Telefonoa: 948 625000

http://centros.educacion.navarra.es/iestokiona/

“BURLADA FP” IB

Ermita, zk. g., 31600 Burlata

Telefonoa: 948 136627

http://centros.educacion.navarra.es/iesibaialde/web/

Corellako Arte Eskola

Santa Bárbara, 2, 31591 Corella

Telefonoa: 948 782016

www.escueladeartecorella.com/

“Lekaroz-Elizondo” BHI

Diputazioko etorbidea, zk. g., 31700 Elizondo

Telefonoa: 948 581805

http://centros.educacion.navarra.es/ieselizo/

Uharte auzoa, zk. g., 31795 Lekaroz

Telefonoa: 948 581803

http://centros.educacion.navarra.es/ieslekar/

IB Politeknikoa - Lizarra

San Pol, 8, 31200 Lizarra

Telefonoa: 948 550412

http://centros.educacion.navarra.es/politecnicoestella

“Uharte” BHI

Olatz Txipi errepidea, zk. g., 31620 Uharte

Telefonoa: 948 337772

http://centros.educacion.navarra.es/ieshuarte/web

Eraikuntzako Lan Fundazioa

Bideberri, 28, Aretako industrialdea 31620 Uharte

Telefonoa: 948 382348

http://navarra.fundacionlaboral.org

Energia Berriztagarrien Goi Mailako IB

Aduana, zk. g., 31119 Imarkoain

Telefonoa: 948 368121

www.cenifer.com/

‘’Sierra de Leyre’’ BHI

Salazar etorbidea, 9, 31440 Irunberri

Telefonoa: 948 880603

www.ieslumbier.es/

Donapea IBP

Donapea, zk. g., 31009 Iruña

Telefonoa: 948 198653

http://centros.educacion.navarra.es/cipdonapw/donapea–web/

“Virgen del Camino” IBP

Imarkoain, 1, 31015 Iruña

Telefonoa: 948 136611

www.virgendelcamino.com/

Iruñeko Arte Eskola

Amaia, 27-29, 31004 Iruña

Telefonoa: 948 291203

www.escueladeartepamplona.com

“Hezitzaile Eskola” IB

Kale nagusia, 65, 31001 Iruña

Telefonoa: 948 198647

http://escuelaeducadores.educacion.navarra.es/

C.I. “Agroforestal”

Atarrabiako etorbidea, 55, 31015 Iruña.

Telefonoa: 948 136609

http://centros.educacion.navarra.es/iesagroforestal

“María Ana Sanz” Administrazioko, Merkataritzako eta Informatikako Ikastetxe Bateratua

Milagro, zk. g., 31015 Iruña

Telefonoa: 948 136624

http://www.masanz.es

“San Juan-Donibane” IB

Biurdana, 1, 31011 Iruña

Telefonoa: 948 198646

http://centros.educacion.navarra.es/iessanjuandonibane/web/

C.I. “Nafarroako Lanbide Eskola Tekniko Sanitarioa” IB

Irunlarrea, 3, 31008 Iruña

Telefonoa: 948 198698

http://centros.educacion.navarra.es/escuelasanitaria/web/

“Salesianos Politeknikoa” I.B. pribatua

Aralar, 7, 31002 Iruña

Telefonoa: 948 229465

www.salesianospamplona.es

“Carlos III” Ikastetxe Teknikoa LHIP

Paulino Caballero, 53, 31004 Iruña.

Telefonoa: 948 236150

www.colegiocarlostercero.com

“Escuela Politécnica Navarra” LHIP

Zaragozako etorbidea, 23, 31005. eskuina

Telefonoa: 948 312030

http://epolitecnican.wordpress.com/

“Cuatrovientos ITC” LHIP

Sanduzelai etorb., 2 31012 Iruña

Telefonoa: 948 124129

www.cuatrovientos.org

“María Inmaculada” LHIP

Orreaga etorbidea, 1. Iruña

Telefonoa: 948 225008

www.mariainmaculadapamplona.com

‘’Ribera del Arga’’ BHI

Ríoi, 53, 31350 Azkoien

Telefonoa: 948 751613

http://centros.educacion.navarra.es/iribgaw/

“Ega” BHI

Paletillas, 17, 31570 San Adrián

Telefonoa: 948 672010

www.iesega.com/

“Tafalla” IBP

Tuterako etorbidea, 6, 31300 Tafalla

Telefonoa: 948 700391

www.politecnicotafalla.es

“ETI” IBP

Tarazonako errepidea, zk.g., 31500 Tutera

Telefonoa: 948 848052

San Juan plaza, zk.g., 31500 Tutera.

Telefonoa: 948848079

www.etitudela.com/

11. ERANSKINA

Probak egiteko ikastetxeak

Erdi mailan sartzeko proba

PROBA EGITEKO IKASTETXEAK

HONAKO HAUETAN INSKRIBATUAK

–ETI IBP, Tutera

–ETI IBP, Tutera

–Arte Eskola, Corella

–Virgen del Camino IBP, Iruña

–M.ª Ana Sanz IB, Iruña

Gainerako ikastetxeak

Goi mailan sartzeko probak (heziketa zikloak eta kirol irakaskuntzak)

PROBA EGITEKO IKASTETXEAK

–Zientzietako eta Ingeniaritzako modalitatea

–Gizarte Zientzietako modalitatea

–Osasun Zientzietako modalitatea

HONAKO HAUETAN INSKRIBATUAK

–ETI IBP, Tutera

–ETI IBP, Tutera

–Arte Eskola, Corella

–Virgen del Camino IBP, Iruña

–M.ª Ana Sanz IB, Iruña

Gainerako ikastetxeak

PROBA EGITEKO IKASTETXEAK

–Arteak modalitatea

HONAKO HAUETAN INSKRIBATUAK

–Arte Eskola, Iruña

Nafarroako lanbide heziketako ikastetxeetan eta arte eskoletan

12-A ERANSKINA

Erreklamazio orria

.................................................. jaunak/andreak, ................................. NANa/AIZ/pasaportea duenak, heziketa zikloetako sarrera proban inskribatzeko eskaera egin du (x batez adierazi dagokiona):

Erdi maila.

Goi maila:

Zientziak eta ingeniaritza.

Osasun zientziak.

Gizarte zientziak.

Arteak.

Goi mailako kirol irakaskuntzak.

Idazki honen bidez ondokoaren kontrako erreklamazioa egin nahi du:

1. Onartuen zerrenda:

Behin-behinekoa

Behin betikoa

2. Salbuespena:

ERDI MAILA

Soziolinguistika arloa

Matematika arloa

Arlo zientifiko teknologikoa

GOI MAILA

Zati komuna

Berariazko zatia

Honako arrazoi hauek direla eta:

.................(e)n, 2014ko .............aren ..............(e)an

Interesduna

Bildutako datuak behar den bezalako konfidentzialtasunarekin eta erreserbarekin informatizatuko dira, eta ezarritako helbururako bakarrik erabiliko, Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoaren arabera.

......................................... IKASTETXEKO ZUZENDARIA.

12-B ERANSKINA

Erreklamazio orria

.................................................. jaunak/andreak, ................................. NANa/AIZ/pasaportea duenak, heziketa zikloetako sarrera proban inskribatzeko eskaera egin du (x batez adierazi dagokiona):

Erdi mailakoa.

Goi maila:

Zientziak eta ingeniaritza.

Osasun zientziak

Gizarte zientziak.

Arteak.

Goi mailako kirol irakaskuntzak.

Idazki honen bidez ondokoaren kontrako erreklamazioa egin nahi du:

1. Onartuen zerrenda:

Behin-behinekoa

2. Probako ariketak egiteko eskatutako egokitzapenen gainean hartu diren erabakiak:

Desgaitasun batengatik

INen eta AFN-Haren ondorioz hezkuntzako laguntza premia bereziengatik

3. Aurreko deialdietan probak gaindituak izateagatik, zenbait atal edo zati egitetik salbuesteko eskaerak:

ERDI MAILA

Soziolinguistika arloa

Matematika arloa

Arlo zientifiko teknologikoa

GOI MAILA

Zati komuna

Berariazko zatia

4. Lan esperientzia izateagatik berariazko proba egitetik salbuesteko eskaerak

5. Prestakuntzako kurtsoari dagokion hobaria

6. Probetako behin-behineko emaitzak:

Erdi mailako zikloko kalifikazioak

Soziolinguistika arloa

Matematika arloa

Arlo zientifiko teknologikoa

Irakasgaia: .................................................

Goi mailako zikloko kalifikazioak

Zati komuna

Berariazko zatia

Irakasgaia: .................................................

7. Bestelako gaiak

Honako arrazoi hauek direla eta:

.................(e)n, 2014ko .............aren ..............(e)an

Interesduna

Bildutako datuak behar den bezalako konfidentzialtasunarekin eta erreserbarekin informatizatuko dira eta bildutako helbururako bakarrik erabiliko dira, Datu Pertsonalak Babesteko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoaren arabera.

HEZIKETA ZIKLOETAN SARTZEKO PROBEN KOORDINAZIO EPAIMAHAIKO BURUA.

13. ERANSKINA

Erdi mailako zikloetan sartzeko proba gainditu izanaren ziurtagiria

................................................. jaunak/andreak, Lanbide Heziketaren Zerbitzuko zuzendariak,

ZIURTATZEN DU:

.................................. jaunak/andreak, .................. NAN/AIT/pasaportea duenak, erdi mailako heziketa zikloetan sartzeko probaren ......... epaimahaiaren ebaluazio aktaren arabera, GAI dela frogatu duela, azkeneko kalifikazioa .................. puntukoa izan baitu. Proba hori .......n (eguna) egin zen, ...........aren .........(e)ko ...../2014 Ebazpenaren bidez araututakoari jarraikiz.

Kalifikazio horri esker, Hezkuntza Sistemako Lanbide Heziketako erdi mailako edozein heziketa ziklotan eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko lanbide irakaskuntzen erdi mailako edozein heziketa ziklotan sartzen ahal da, gaitasun artistikoaren proba gaindituz gero, bai eta araubide bereziko kirol irakaskuntzetako erdi mailako zikloetan ere, irakaskuntza horiei dagozkien berariazko baldintzak betez gero.

Iruñean, 2014ko ekainaren ...........(e)an

Lanbide Heziketaren Zerbitzuko zuzendaria

14. ERANSKINA

Goi mailako zikloetan sartzeko proba gainditu izanaren ziurtagiria

a) Goi mailako heziketa zikloetan sartzea.

................................................. jaunak/andreak, Lanbide Heziketaren Zerbitzuko zuzendariak,

ZIURTATZEN DU:

.................................. jaunak/andreak, .................. NAN/AIT/pasaportea duenak, goi mailako heziketa zikloetan sartzeko probaren epaimahaiaren ebaluazio aktaren arabera, GAI dela frogatu duela, azkeneko kalifikazioa .................. puntukoa izan baitu .................. modalitatean. Proba hori .......n (eguna) egin zen, ...........aren .........(e)ko ...../2014 Ebazpenaren bidez araututakoari jarraikiz.

Kalifikazio horri esker, goi mailako heziketa ziklo guztietan sartzen ahal da, eta, lehentasunez, ondoren aipatzen diren lanbide arloetako goi mailako heziketa zikloetan:

Iruñean, 2014ko ekainaren ...........(e)an

Lanbide Heziketaren Zerbitzuko zuzendaria

b) Goi mailako zikloetan sartzea, goi mailako edo errendimendu handiko kirolarientzat.

................................................. jaunak/andreak, Lanbide Heziketaren Zerbitzuko zuzendariak,

ZIURTATZEN DU:

.................................. jaunak/andreak, .................. NAN/AIT/pasaportea duenak, goi mailako zikloetan sartzeko probaren epaimahaiaren ebaluazio aktaren arabera, GAI dela frogatu duela, azkeneko kalifikazioa .................. puntukoa izan baitu ............ modalitatean. Proba hori .......n (eguna) egin zen, ...........aren .........(e)ko ...../2014 Ebazpenaren bidez araututakoari jarraikiz.

Kalifikazio horri esker, Gorputz eta kirol ekintzen lanbide arloko goi mailako heziketa zikloetan sartu ahal izanen da.

Iruñean, 2014ko ekainaren ...........(e)an

Lanbide Heziketaren Zerbitzuko zuzendaria

c) Kirol irakaskuntzen goi mailako zikloetan sartzea

.................................................... jaunak/andreak, Lanbide Heziketaren Zerbitzuko zuzendariak,

ZIURTATZEN DU:

.................................. jaunak/andreak, .................. NAN/AIT/pasaportea duenak, araubide bereziko kirol irakaskuntzen goi mailako zikloetan sartzeko probaren ......... epaimahaiaren ebaluazio aktaren arabera, GAI dela frogatu duela, azkeneko kalifikazioa .................. puntukoa izan baitu. Proba hori .......n (eguna) egin zen, ...........aren .........(e)ko ...../2014 Ebazpenaren bidez araututakoari jarraikiz.

Kalifikazio honek araubide bereziko kirol irakaskuntzen goi mailako zikloetan sartzea baimentzen du, baldin irakaskuntza horiei dagozkien berariazko baldintzak betetzen badira.

Iruñean, 2014ko ekainaren ...........(e)an

Lanbide Heziketaren Zerbitzuko zuzendaria

15. ERANSKINA

Erdi mailako eta/edo goi mailako zikloetan
sartzeko probaren egiaztapen partziala

............................................ jaunak/andreak, Lanbide Heziketaren Plangintza, Antolamendu eta Garapenerako Ataleko buruak,

Aditzera ematen du:

.................................. jaunak/andreak, .................. NAN/AIT/pasaportea duenak, 2014ko ...............aren ..................(e)an egindako proben .......... epaimahaiaren ebaluazio aktaren arabera, ................. zatia/arloa gainditu duela, ................. kalifikazioarekin, honako ziklo honetan sartzeko probetan

(proba hori ...........aren .........(e)ko ...../2014 Ebazpenaren bidez arautu zen):

–Erdi maila

–Goi maila modalitate honetan: ..........................

Iruñean, 2014ko ekainaren ...........(e)an

Lanbide Heziketaren Plangintza, Antolamendu eta Garapenerako Ataleko burua.

Iragarkiaren kodea: F1401695