31. ALDIZKARIA - 2014ko otsailaren 14a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

MURTZIAKO LAN ARLOKO 6. EPAITEGIA

Ediktua. Titulu judizialak betearazteko 320/2013 prozesua

Concepción Montesinos García andrea, Murtziako Lan arloko eta Administrazioarekiko Auzien Betearazpen Zerbitzu Orokorreko idazkari judiziala. Aditzera ematen dut:

Andrés Saura Rodríguez jaunak eskaturik, gai arrunta dela-eta, Álvaro Oficialdegui Egureren aurka lan arloko epaitegi honetan titulu judizialak betearazteko bideratu den 0000320/2013 prozeduran, xedapen zatian hauxe dioten ebazpenak eman dira:

Autoa:

Epaile magistratua: Marïa Teresa Clavo García andrea.

Murtzian, 2013ko abenduaren 5ean.

Xedapen zatia:

Xedatu dut: epaia betearazteko agindu orokorra ematea alderdi betearazlearen alde, hots, Andrés Saura Rodríguez jaunaren alde, eta betearazpenpeko alderdiaren aurka, hots, Álvaro Oficialdegui Egureren eta Soldatak Bermatzeko Funtsaren aurka, 1.685,92 euroko printzipala ordain dezaten, gehi beste 265 euro behin-behinean, betearazpena bideratu bitartean sor daitezkeen interesetarako eta betearazpenaren kostuetarako, deusetan galarazi gabe geroan egin daitekeen likidazioa.

Auto hau, idazkari judizialak emanen duen dekretua eta betearazpen-demandaren kopia aldi berean jakinaraziko zaizkio betearazpenpeko alderdiari, PZLaren 553. artikuluak ezartzen duen moduan, eta betearazpenpeko alderdia ohartarazitzat jotzen da ebazpen honen hirugarren eta laugarren arrazoibide juridikoetan aipatutako ondorioetarako, LJLaren 251.2 eta 239.3 artikuluek xedatzen dutenarekin bat.

Auto honen aurka berraztertzeko errekurtsoa jartzen ahalko da, organo judizial honi zuzendua, jakinarazi eta hiru egun balioduneko epean. Errekurtso horren bidez, ebazpenak zer arau-hauste duen adieraziko da, baita eskatu diren prozesuko betebehar eta baldintzak bete diren ala ez ere, eta, horretaz gainera, abiarazitako betearazpenari buruzko aurkakotasuna ondorioztatzen ahalko da, honako hauek argudiatuz: agiri bidez frogatutako ordainketa edo betetzea, betearazpen ekintzaren preskripzioa edo betearazi nahi den erantzukizuna galarazten, amaitzen edo salbuesten duten beste egitate batzuk, betiere titulua eratu ondoren gertatu badira. Zorren konpentsazioa ez da betearazpenari aurka egiteko arrazoi gisa onartuko.

Errekurtsogilea ez bada Gizarte Segurantzako araubide publikoari lotutako langile edo onuradun, 25 euro jarri beharko ditu, errekurritzeko gordailu gisa, Lan arloko 6. Epaitegi honek Baneston irekita duen kontsignazioen kontuan, hots, 3128 kontuan, kontzeptuaren eremuan “Errekurtsoa” eta, ondotik, “30 Lan arloa-Berraztertzea” adierazita. Diru kopuru hori sartzeko banku-transferentzia egiten bada, aipatu kontu zenbakiaren ondoren eta hutsune batez bereizita “30 Lan arloa-Berraztertzea” kodea adieraziko da. Kontu berean ordainketa bat baino gehiago egiten bada, diru-sarrera bat zehaztu behar da kontzeptu bakoitzeko (baita mota bereko edo bestelako beste errekurtso batzuetarako ordainketak direnean ere), errekurritzen den ebazpenaren data jarriz oharretarako tartean, ee/hh/uuuu formatuan. Ordainketa horretatik salbuetsita daude Fiskaltza, Estatua, autonomia erkidegoak, toki entitateak eta horien guztien mendeko erakunde autonomoak.

Hala erabaki eta sinatu du epaileak. Fede ematen dut.

Epaile magistratua. Idazkari judiziala.

Dekretua

Idazkari judiziala: Concepción Montesinos García andrea.

Murtzian, 2014ko urtarrilaren 15ean.

Xedapen zatia:

Eskatutako neurri berariazkoak eraginkorrak izan daitezen, honakoa erabaki dut:

–Zerga Agentziak betearazpenpeko Álvaro Oficialdegui Egure jaunari itzultzeko dituenak, halakorik bada, telematikoki enbargatzea, erreklamatutako zenbatekoak estaltzeko duen erantzukizuna bermatzeko.

–Álvaro Oficialdegui Egure jaunaren jabetzako ibilgailuak enbargatzea, hain zuzen ere 5199CFG, 8838DMT, 1756CGT matrikulak dituztenak, eta aginduaren bi kopia igortzea Iruñeko Ondasun Higigarrien Erregistrora, gauzatu dadin.

–Betearazpenpeko alderdiak, hots, Alvaro Oficialdegui Egure jaunak, Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiaren plataformari atxikitako entitateetan dituen ageriko kontuetako saldoak telematikoki enbargatzea. (ECCV sistema).

–Alvaro Oficialdegui Egure jaunari eskatzea betearazpenaren zenbatekoa estaltzeko aski diren ondasun eta eskubideen zerrenda aurkez dezala, honako hauek zehaztuta: zamak eta kargak, halakorik bada, ondasun higiezinen kasuan, okupatuta dauden, nork okupatuta eta zein tituluren bidez. Ohartarazten da egiaztatu ezean zehapena jaso dezakeela, gutxienez ere desobeditze larriagatik, baldin eta ondasunen zerrenda aurkezten ez badu, bereak ez diren ondasunak sartzen baditu zerrenda horretan, enbarga daitezkeen bere ondasunak kanpoan uzten baditu edo horiek izan ditzaketen zamak eta kargak agerrarazten ez baditu; halaber, aldian behingo isun hertsatzaileak ere jartzen ahalko zaizkio.

–Ordaintzeko, honako kontu hau izendatzen da: Lan arloko 6. Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesalari dagokion Gordailu eta Kontsignazioen kontua, Baneston irekia dagoena, 3128-0000-64-0320-13 zenbakiduna.

Jakinaraz bekie alderdiei, ohartarazita ezen, LJLaren 53.2 artikuluaren agindua aplikatuz, organo judizialean agertzen den lehendabiziko aldian edo hari bidaltzen zaion lehendabiziko idazkian, alderdiek edo interesdunek, eta, hala balegokio, horretarako izendatutako profesionalek helbide bat eta datu guztiak zehaztuko dituztela, jakinarazpen egintzak egiteko. Horretarako emandako helbideak eta datuek ondorio guztiak izanen dituzte, eta haietan eraginik gabe egindako jakinarazpenak baliozkoak izanen dira, bestelako datuak ematen ez diren bitartean; alderdien eta haien ordezkarien karga prozesala izanen da haiek eguneratzea. Halaber, telefono zenbakia, faxa, helbide elektronikoa edo antzekoa aldatzen denean, jakinarazi beharko da, baldin eta epaitegiarekin komunikatzeko erabiltzen bada.

Aurkaratzeko bidea: ebazpen honen aurka zuzeneko berrikuspen-errekurtsoa jartzen ahal da, ebazpena eman duen organoari zuzendua, jakinarazi ondoko hiru egun balioduneko epean, ebazpenari egozten zaion arau-haustea azalduz (LJLaren 188. artikulua). Errekurtsoa jarri ahal izateko, Gizarte Segurantzaren araubide publikoko langile edo onuradun izan ezean, 25 euroko gordailua egin behar da Baneston irekitako kontuan, kontzeptu gisa errekurtsoaren aipamena jarriz, eta jarraian “31-Lan arloa-Berrikuspena-Idazkari judiziala” kodea. Diru kopuru hori sartzeko banku-transferentzia egiten bada, aipatu kontu zenbakiaren ondoren, hutsune batez bereizita, “errekurtsoa” idatzi behar da, eta jarraian “31-Lan arloa-Ebazpenen berrikuspena-Idazkari judiziala” kodea. Kontu berean ordainketa bat baino gehiago egiten bada, diru-sarrera bat zehaztu behar da kontzeptu bakoitzeko (baita mota bereko edo bestelako beste errekurtso batzuetarako ordainketak direnean ere), errekurritzen den ebazpenaren data jarriz oharretarako tartean, ee/hh/uuuu formatuan. Ordainketa horretatik salbuetsita daude Fiskaltza, Estatua, autonomia erkidegoak, toki entitateak eta horien guztien mendeko erakunde autonomoak.

Idazkari judiziala.

Eta Alvaro Oficialdegui Egure jaunari legezko jakinarazpena egiteko balio izan dezan, non den jakiterik ez baitago, honako hau egiten dut Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin.

Hartzaileari ohartarazten zaio bulego judizialeko iragarki-oholean ebazpenaren edo zedularen kopia jarriz eginen direla hurrengo komunikazioak, salbu eta autoenak, epaienak edo epatzeenak.

Murtzian, 2014ko urtarrilaren 15ean.–Idazkari judiziala, Concepcion Montesinos Garcia.

Iragarkiaren kodea: J1401371