3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA
EBROKO UR KONFEDERAZIOA
Iragarki oharra. Erreferentzia: 2013-MC-25
Viñedos Barón de Ley, S.L.k honako datu eta ezaugarri hauek dituen ur publikoen aprobetxamendua eskatu du:
Xedea: azaleko uren aprobetxamendu baten ezaugarriak aldatzea; ura mahastiak ureztatzeko erabiltzen da.
Ibilgua: Ebro ibaia.
Hargunearen udalerria: Lodosa (Nafarroa).
Aprobetxamenduaren udal mugapea: Ausejo (Errioxa).
Hargunearen UTM koordenatuak: (577.772; 4.691.309) 30 ED50 zona.
Gehieneko bolumena urtean (m³): 258.500 m³.
Viñedos Barón de Ley, S.L., ur aprobetxamendu baten titularra da, erakunde honek 2007ko ekainaren 6an emandako ebazpen bidez (2004-A-181 espedientea); aprobetxamenduak 18,67 l/s-ko emaria hartzen du (250.000 m³ urtean) Ebro ibaitik, 250 hektarea ureztatzeko Ausejoko udal mugapean (Errioxa).
Aprobetxamendua Ur Erregistroaren A atalako 53. liburuko 155. orrian inskribaturik dago. Espediente honetan deskribatutako aprobetxamenduaren aldaketa bat eskatu da, emandako bolumena 8.500 m³ handitzeko; abuztuan hartuko da ura, eta ureztatu beharreko eremua ez da handituko. Era berean, aprobetxamendu honetako instalazioak hasierako 2004-A-181 espedientean erabilitako berberak izanen dira.
Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Ur Konfederazioari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita bost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.
Eta, horretarako, espedientea eta dokumentazio teknikoa ikusgai egonen dira Ebroko Ur Konfederazioan (Sagasta pasealekua 26-28, Zaragoza), eta espedientearen eta dokumentazio teknikoaren fotokopiak, berriz, Logroñon dira ikusgai (San Antón kalea, 15, 1.a A), bulego orduetan.
Zaragozan, 2013ko azaroaren 21ean.–Ur komisarioa, eskuordez, komisario albokoa, Francisco José Hijós Bitrián.
Iragarkiaren kodea: E1401150