31. ALDIZKARIA - 2014ko otsailaren 14a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO UR KONFEDERAZIOA

Iragarki oharra. Erreferentzia: 2013-A-146

Erro-Zilbetiko Mankomunitateak honako datu eta ezaugarri hauek dituen ur publikoen aprobetxamendua eskatu du:

Ibilgua: izenik gabeko erreka (Erro ibaia).

Hargunearen udalerria: Erro.

Hargunearen tokia: UTM (628.098; 4.762.390) 30. zona.

Erabileraren xedea: aziendarentzat.

Erabileraren tokia: Erroko 16. poligonoko 89., 109., 110., 264., 275. eta 335. lurzatiak.

Batez besteko emari baliokidea kontsumo handieneko hilean (l/s): 0,269.

Gehieneko bolumena urtean: 5.040 m³.

Aprobetxamenduaren xedea da ura zuzenean hartzea Erro ibaiaren arroko izenik gabeko erreka batetik; ura grabitatez bideratzen da 32 mm-ko polietilenozko hodi batetik Astobia, Oiartzuri eta Las Bordas alderdietan dauden 7 askataraino. Ura apiriletik azarora bitarte hartuko da, eta behi aziendako 200 abelbururentzat erabiliko da.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Ur Konfederazioari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita bost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, espedientea ikusgai egonen da Ebroko Ur Konfederazioan (Sagasta pasealekua 26-28, Zaragoza). Eta espedientearen fotokopiak eta dokumentazio teknikoa Iruñeko bulegoan egonen dira ikusgai (Serafín Olave, 7), bulego orduetan.

Zaragozan, 2013ko abenduaren 26an.–Ur komisarioa, eskuordez, komisario albokoa, Francisco José Hijós Bitrián.

Iragarkiaren kodea: E1400940