31. ALDIZKARIA - 2014ko otsailaren 14a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO UR KONFEDERAZIOA

Iragarki oharra. Erreferentzia: 2012-A-180

Jesus Larrion Pozuetak honako datu eta ezaugarri hauek dituen ur publikoen aprobetxamendua eskatu du:

Ibilgua: Arakil ibaia.

Hargunearen udalerria: Olazti (Nafarroa).

Hargunearen tokia: UTM (565.582; 4.748.043) 30. zona.

Erabilera: ureztatzea.

Erabileraren tokia: Olaztiko udal mugapea, 2. poligonoko 3077. lurzatia (Nafarroa).

Batez besteko emari baliokidea kontsumo handieneko hilean (l/s): 0,003.

Gehieneko bolumena urtean: 48 m³.

Aprobetxamenduaren xedea da ura zuzenean hartzea Arakil ibaitik, ezkerraldetik, 1,25 ZP-ko potentziako motoponpa baten bidez. Motoponpak mahuka batetik bultzatuko du ura ehuna litroko 3 bidoitara. Urtean gehienez ere 48 m³ ur hartuko da, 1000 m²-ko baratzea urpean utziz ureztatzeko.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Ur Konfederazioari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita bost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, espedientea ikusgai egonen da Ebroko Ur Konfederazioan (Sagasta pasealekua 26-28, Zaragoza). Eta espedientearen fotokopiak eta dokumentazio teknikoa Iruñean egonen dira ikusgai (Serafín Olave, 7), bulego orduetan.

Zaragozan, 2013ko abenduaren 26an.–Ur komisarioa, eskuordez, komisario albokoa, Francisco José Hijós Bitrián.

Iragarkiaren kodea: E1400893