31. ALDIZKARIA - 2014ko otsailaren 14a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

ERABAKIA, Nafarroako Gobernuak 2014ko urtarrilaren 29an hartua, Nafarroako Gobernuak sustaturiko industrialdeetako lurzatiak saltzeko prezioak finkatzen dituena.

Azaroaren 28ko 249/1986 Foru Dekretuak, Nafarroako Gobernuak sustaturiko industrialdeetako lurzatiak saltzeko baldintzak finkatzen dituenak, ezartzen du Nafarroako Gobernuak finkatuko dituela urtero lurzati horien prezioak.

Prezioen azken eguneratzea Nafarroako Gobernuak 2013ko urtarrilaren 23an hartutako Erabakiaren bidez onetsi zen, eta 2013ko 22. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu, otsailaren 1ean.

Kontuan harturik gaur egungo egoera ekonomikoa, egokitzat jotzen da aipatu erabakiaren bidez onartutako prezioak 2014. urtean mantentzea, bai eta gainerako baldintzak ere.

Horiek horrela, Nafarroako Gobernuak, Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enpleguko kontseilariak proposaturik,

ERABAKI DU:

1. Nafarroako Gobernuak sustaturiko industrialdeetako lurzatiak saltzeko prezioak honako hauek izanen dira:

INDUSTRIALDEAREN IZENA

PREZIOA / m²

(eurotan)

Buñuelgo industrialdea

27,80

Caparrosoko industrialdea

25,50

Castejongo industrialdea

27,75

Elortzeko industrialdea

81,75

Izizeko industrialdea

26,00

Tuterako ‘’M. del Cierzo’’ industrialdea

16,25

Olaztiko industrialdea

53,00

Rocaforte-Zangozako industrialdea

22,00

Vianako ‘’La Alberguería’’ industrialdea

55,00

Prezio horiei balio erantsiaren gaineko zergarako kasuan-kasuan indarra duen tasa aplikatuko zaie.

2. Prezio horiek erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondotik behin betikoz esleitzen diren salmenta guztietan aplikatuko dira, aurretik behin-behineko erreserba egina zutenak barne.

3. Azalera handiko instalazio bereziak ezartzeko den industria lurzoru urbanizatugabea saltzeko prezioa Nafarroako Gobernuak finkatuko du kasuan-kasuan, proiektu bakoitzaren ezaugarrien arabera. Betiere enpresa esleipen-hartzailearen kontura izanen da beharrezkoak diren azpiegituren kostua.

4. Enpresa esleipen-hartzailearen kontura izanen dira lurzatien salerosketa eskritura publikoan formalizatzeko beharrezkoak diren gastu guztiak.

5. Prezioa ordaintzeko gerorapena onartzen bada, korritu tasa ezinen da izan diruaren legezko korritua baino handiagoa. Azken hau %4 da 2014. urterako, 2014ko Estatuko Aurrekontu Orokorrei buruzko abenduaren 23ko 22/2013 Legean ezarrita baitago.

6. Tuterako “Montes del Cierzo” industrialdean, salduko diren lurzatien fatxadaren luzera sakoneraren herena izanen da.

7. Erabaki hau Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enplegu Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusira igortzea eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko agintzea.

8. Erabaki honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

Iruñean, 2014ko urtarrilaren 29an.–Nafarroako Gobernuko kontseilari eta idazkaria, F. Javier Morrás Iturmendi.

Iragarkiaren kodea: F1401381