31. ALDIZKARIA - 2014ko otsailaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

URDAZUBI

Urdazubiko Udal Planeko egiturazko aldaketa Dantxarinean
eta Landibarren. Aldaketa, horren barnean dauden antolamendu xehakatuko determinazioetan. Behin betiko onespena

Ikusirik Nafarroako Administrazio Auzitegiaren 5879. Ebazpena, 2013ko irailaren 24koa, eta orobat ikusirik auzitegi beraren 245. Ebazpen Probidentzia, urriaren 15ekoa; ikusirik, halaber, Udalbatzako legelariaren 2013ko urriaren 18ko txostena; ebazpen horren kontra para litezkeen errekurtsoak deusetan ukatu gabe, Urdazubirako onetsitako hirigintzako determinazio guztiek ahalik eta lasterren indarra hartzeko xedez, udal honek, 2013ko urriaren 25ean egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea Urdazubiko Udal Planeko egiturazko aldaketan jasotako antolamendu xehakatuko determinazioen aldaketa, Dantxarinean eta Landibarren. Aldaketa hori ekainaren 29ko 105/2011 Foru Aginduaren bidez onetsi zuen Etxebizitza eta Lurraldearen Antolamendu kontseilariak eta iragarkia jendaurrean izan zen 2013ko 220. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, azaroaren 14an.

Jendaurreko epea iragan denez alegaziorik aurkeztu gabe, Urdazubiko Udalak, 2013ko abenduaren 20an egin osoko bilkuran, behin betiko onetsi zuen Urdazubiko Udal Planeko egiturazko aldaketan jasotako antolamendu xehakatuko determinazioen aldaketa, Dantxarinean eta Landibarren, Etxebizitza eta Lurraldearen Antolamendu kontseilariak ekainaren 29ko 105/2011 Foru Aginduaren bitartez onetsi baitzen.

Argitara ematen da, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 74. artikuluan xedatuari jarraikiz.

Urdazubin, 2014ko urtarrilaren 22an.–Alkatea, Santiago Villares Otheguy.

Eranskina

Urdazubiko Udal Planeko egiturazko aldaketa Dantxarinean eta Landibarren. Hirigintzako arauak (PDF).

Iragarkiaren kodea: L1401378