2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
IRUÑA
Hasiera batez onestea Iruñeko Udalaren eta haren organismo autonomoen 2014ko aurrekontu luzatuaren aldaketa
Iruñeko Udalbatzak, legezkoa den quorumarekin, 2014ko otsailaren 6an egindako Osoko Bilkuran, Iruñeko Udalaren eta haren organismo autonomoren 2014ko aurrekontu luzatua aldatzea onetsi zuen, ezohiko kredituen, kreditu osagarrien eta kreditua sortzearen bidez.
Indarra duten xedapenak betez, espedientea jendaurrean paratuko da Ogasuneko Zuzendaritzan (Zerbitzu Orokorretako Alorra), hamabost egun baliodunez, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina.
Hori dena argitara ematen da, jende orok jakin dezan.
Iruñean, 2014ko otsailaren 7an.–Alkate Udalburua, Enrique Maya Miranda.
Iragarkiaren kodea: L1402048