2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
MARAÑON
Zinegotzien boto-eskuordetzea Udalaren bilkuretan
Marañongo Udalak, 2013ko abenduaren 27an egin osoko bilkura arruntean, erabaki hau hartu zuen, bertzeak bertze:
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legea aldatzeko martxoaren 12ko 11/2013 Foru Legearen bidez, 4. atala sartu da 84. artikuluan, eta horrek aukera ematen zinegotzien boto-eskuordetzea baimentzeko, honela erabakitzen duten udaletan.
Ikusirik aipatu 6/1990 Foru Legearen 86.4 artikulu berriak Udalei aukera ematen diela beren erregelamendu organikoetan jasotzeko zinegotziek noiz nola eskuordetzen ahalko duten botoa, espresuki biltzen diren kasuetan.
Udal hau, ez baitu erregelamendu organikorik, izaera orokorreko xedapenen bidez gobernatzen denez, delako 86.4 artikuluak eskaintzen duen aukera bere funtzionamenduan sartzeko, aski da erabakia hartzea legean jasotzen diren kasuetan boto-eskuordetzea egiteko bide hori onarturik, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.4 artikuluari jarraikiz, entitatearen beraren antolaketari dagokion erabakia izateagatik.
Aipatu aurrekarien ondorioz, Marañongo Udalak, osoko bilkuran eta bertan agertutako guztiak bat etorrita,
ERABAKI DU:
Lehenbizikoa.–Onartzea Marañongo Udalean aplikatzea Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 86.4 artikuluan martxoaren 12ko 11/2013 Foru legeak emandako idazketan ezarritakoa, boto-eskuordetzea egin ahal izateko foru lege horrek aurreikusten dituenetan.
Bigarrena.–Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea. Argitaratzen den egunean hartuko du indarra.
Marañonen, 2014ko otsailaren 3an.–Alkatea, Roberto Abascal Antoñana.
Iragarkiaren kodea: L1401893