2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
IMOTZ
2014ko aurrekontua. Hasierako onespena
Imozko Udalak, 2014ko urtarrilaren 31n egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 2014ko ekitaldiko aurrekontua.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan ezarritakoari jarraituz, aldaketaren espedientea jendaurrean egonen da hamabost egun baliodunean, Udaleko Idazkaritzan, bizilagun edo interesdunek espedientea aztertu eta bidezkoak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.
Inork erreklamaziorik aurkezten ez badu, aldaketa horiek behin betiko onetsitzat joko dira eta osorik argitaratzeko tramitea beteko da.
Imotzen, 2014ko otsailaren 6an.–Alkatea, Jose Ángel Iturralde Vildarraz.
Iragarkiaren kodea: L1401909