2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
UHARTE
Aldaketa, kultura, gazteria, hezkuntza, ingurumen, euskara eta berdintasun arloetan diru-laguntzak emateko deialdian. Hasierako onespena
Udalbatzak, 2014ko urtarrilaren 30ean egin osoko bilkuran eta aho batez, aldaketa onetsi du hasiera batean kultura, gazteria, hezkuntza, ingurumen, euskara eta berdintasun arloetan diru-laguntzak emateko deialdian, 8, 9 eta 10. artikuluei dagokienez. Hura 2014ko 24. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, otsailaren 24an.
“8. artikulua. 1.2. Ekitaldiak antolatzeko hitzarmenak: Udalak zenbateko hitzartuaren %75 aitzinatuko du, jarduera hasi baino hilabete bat lehenago. (Hau erantsi da): Eta gainerako %25, faktura aurkeztu ondoan, deialdi honen 9. puntuan adierazitako dokumentazioarekin batean.
9. artikulua. Diru-laguntza jaso duten talde eta elkarteak (erantsi da) eta E motako hitzarmena dutenak.
9.1. Diruz lagundutako jardueren eskabidea eta justifikazioaren fitxa, barrenean jardueraren balantze ekonomikoa duena, horretarako prestatutako ereduaren araberakoa; hura oinarriekin batera eskuratuko da, aurkezpen epearen barnean.
(Hau erantsi da): 9.4. Gastuen fakturen fotokopiak.
(Hau erantsi da): 10.8. Elkarte bakoitzak bere gain hartu beharko ditu Egileen Elkarte Orokorrarekin (SGAE) sorturiko gastuak, entitate horrek antolatutako jardueren aldera.”
Diru-laguntzen udal ordenantzaren 8. artikuluari jarraikiz, baita Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorrean eta 2006ko uztailaren 21eko haren Erregelamenduan xedatuari jarraikiz ere.
Aditzera ematen da orok jakin dezan eta ondorioak izan ditzan.
Uharten, 2014ko otsailaren 6an.–Alkatea, Iñaki Crespo San José.
Iragarkiaren kodea: L1401905