31. ALDIZKARIA - 2014ko otsailaren 14a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.5. ESTATUTUAK ETA LAN HITZARMEN KOLEKTIBOAK

136/2014 EBAZPENA, otsailaren 11koa, Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen abenduaren 31ko 504E/2013 Ebazpena aldatzen duena. Horren bidez, martxoaren 7ko TAS/718/2008 Agindua (abuztuaren 2ko ESS/1726/2012 Aginduak aldatua) aplikatuz, diru-laguntzak emateko deialdia onetsi zen, 2014an Nafarroako Foru Komunitatearen lurralde eremuan bakarrik, batik bat lanean ari diren pertsonentzat zuzendurik, gauzatzen diren prestakuntza planetarako.

Aipatu ebazpenak 86.258,25 euroko gastua baimentzen du beketan eta laguntzetan. Aldaketa honen bidez, gastu baimen horri 70.000 euro gehitu gogo zaizkio, azkenik 156.258,25 eurokoa izan arte; zehaztu behar da zenbateko hori batik bat lanean ari diren pertsonentzako deialdietan parte hartzen duten langabetuen beka eta laguntzak ordaintzeko izanen dela, bai 2013an, bai 2014an.

Aurrekontuaren egoera ikusita eta 2014ko deialdiko prestakuntza ekintzarik hasi ez dela aprobetxatuta, bidezkoa dirudi gehienez ere 15 eurotan finkatzea norberaren ibilgailuz egindako garraioari ematen zaion eguneko laguntza, eta ez 20, hasieran jaso bezala; horrela, zenbateko hori 2013ko deialdikoa adinakoa izanen da.

Azaldutakoarekin bat, martxoaren 14ko 15/2012 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren Estatutuek (martxoaren 20ko 19/2013 Foru Dekretuak aldatuak) 13. artikuluan emandako eskudantziak erabiliz.

EBATZI DUT:

1.–Ondotik azaldu bezala aldatzea abenduaren 31ko 504E/2013 Ebazpena, zeina, martxoaren 7ko TAS/718/2008 Agindua (abuztuaren 2ko ESS/1726/2012 Aginduak aldatua) aplikatuz, 2014an Nafarroako Foru Komunitatearen lurralde eremuan bakarrik, batik bat lanean ari diren pertsonentzat zuzendurik gauzatzen diren prestakuntza planetarako deialdia onetsi baitzen:

Xedapen zatiko 3. puntuak erredakzio hau izanen du:

“3. 7.038.660 euroko gastua baimentzea, “Enplegu plana. Enplegurako lanbide prestakuntza, batik bat lanean ari diren pertsonei zuzendua, eta enplegua sustatzen duten beste batzuk” izeneko 170002/15200/4819/242104 kontu-sailaren baliokide izanen den 2014ko gastuen aurrekontuko kontu-sailaren kargura, betiere kreditua badago. Honela banatuko da:

–6.194.161,60 euro, sektorearteko prestakuntza planetarako, hitzarmenen bidez.

–103.236 euro, ekonomia sozialeko langile eta bazkideentzako sektorearteko planetarako.

–103.236 euro, langile autonomoentzako sektorearteko planetarako.

–481.768,15 euro, profesionaltasun-ziurtagiriak eskuratzeari lotutako prestakuntza ekintzak dituzten prestakuntza planetarako.

–156.258,25 euro, batik bat lanean ari diren pertsonentzako deialdietan parte hartzen duten langabeei dagozkien beka eta laguntzetarako, bai 2013an, bai 2014an”.

Bederatzigarren oinarriaren 3. puntuko hirugarren lerroaldea honela idatzita agertuko da:

“Langabearen helbidetik prestakuntza ematen den zentrorako joan-etorrirako garraiobide publikorik ez badago, edo garraiobide horrek ordutegi erregular bat ez badu ikastarorako egokia, norberaren ibilgailua erabiltzeko laguntzarako eskubidea izan daiteke. Laguntza hori 0,19 eurokoa da kilometroko, eta gehienez 15 eurokoa eguneko. Laguntza horren ordainketaren ondorioetarako, ibilbidea egiteko garraiobide publikoko sarerik ez dagoela edo garraiobide horrek ikastarorako egokia den ordutegi erregular bat ez duela egiaztatzen duten agiri-euskarriak eskatzen ahalko dira”.

Hamaikagarren oinarriaren 2. puntua honela idatzita agertuko da:

“2. Deialdi honi dagokion gehieneko finantzaketa 7.038.660 eurokoa da, honela banaturik:

a) Sektorearteko prestakuntza planak, 12.a) oinarrian ezarritakoak: 6.194.161,60 euro.

b) Jarduera ekonomikoa sortzen duten ekonomia sozialeko langile eta bazkideentzako sektorearteko prestakuntza planak, 12.b) oinarrian ezarritakoak: 103.236 euro.

c) Langile autonomoentzako sektorearteko prestakuntza planak, 12.c) oinarrian ezarritakoak: 103.236 euro.

d) Profesionaltasun-ziurtagiriak eskuratzeari lotutako prestakuntza duten prestakuntza planak, 12.d) oinarrian ezarritakoak: 481.768,15 euro.

–156.258,25 euro, batik bat lanean ari diren pertsonentzako deialdietan parte hartzen duten langabeei dagozkien beka eta laguntzetarako, bai 2013an, bai 2014an.”

2.–Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enpleguko kontseilariari zuzendua, argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.

3.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Iruñean, 2014ko otsailaren 11n.–Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, M.ª Isabel García Malo.

Iragarkiaren kodea: F1402119