31. ALDIZKARIA - 2014ko otsailaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LIZARRA

2014ko plantilla organikoa. Hasierako onespena

Lizarrako Udalak, 2014ko otsailaren 6an egin bilkuran, 2014ko plantilla organikoa eta lan-eskaintza onetsi zituen hasiera batez.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluak 236.ari buruz xedatuari jarraikiz, onetsitako plantilla Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Lizarran, 2014ko otsailaren 6an.–Alkatea, María Begoña Ganuza Bernaola.

Iragarkiaren kodea: L1401927