31. ALDIZKARIA - 2014ko otsailaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BEASOAIN-EGILLOR

2014ko aurrekontua. Hasierako onespena

Beasoain-Egillorko Kontzejuak, 2013ko abenduaren 29an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 2014ko aurrekontu orokorra.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, onetsitako aurrekontua jendaurrean egonen da ikusgai, hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek edo interesdunek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Beasoain-Egillorren, 2014ko urtarrilaren 31n.–Kontzejuko burua, David Campion Ventura.

Iragarkiaren kodea: L1401967