2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
AZAGRA
Aldaketa, Gizalegezko jokaeren sustapena eta espazio publikoen babesa arautzen dituen udal ordenantzan. Hasierako onespena
Azagrako Udalak, 2014ko urtarrilaren 31n egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Gizalegezko jokaeren sustapena eta espazio publikoen babesa arautzen dituen udal ordenantzan aldaketa egiteko espedientea.
Jendaurrean paratuko da hogeita hamar egunez iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/90 Foru Legearen 325. artikuluarekin bat.
Espedientea Udalaren bulegoetan aztertzen ahal da eta egokitzat jotzen diren alegazioak aurkezten ahal dira jendea hartzeko orduetan.
Azagran, 2014ko otsailaren 6an.–Alkatea, Ismael Pastor Murgui.
Iragarkiaren kodea: L1401906