31. ALDIZKARIA - 2014ko otsailaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AZAGRA

Herrilurretako finka baten desafektazioa. Hasierako onespena

Azagrako Udalak, 2014ko urtarrilaren 31n egin osoko bilkuran, aho batez, hau da, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 140.2 artikuluan kideen legezko kopuruaren quorumari dagokionez xedatzen den araberako erabateko gehiengoa izanik, erabaki zuen hasiera batean onestea ondotik aipatzen den herrilurraren desafektazioa, haren erabilera lagatzeko.

–Herrilurretako finka, 1. poligonoa, 2959. lurzatia, B azpilurzatia, 825,63 m².

Jendaurrean egonen da hilabetez, interesdunek denbora horretan alegazioak aurkez ditzaten.

Azagran, 2014ko otsailaren 6an.–Alkatea, Ismael Pastor Murgui.

Iragarkiaren kodea: L1401896