1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
199/2014 EBAZPENA, urtarrilaren 31koa, Nafarroako Berdintasunerako eta Familiarako Institutuko zuzendari kudeatzaileak emana, Yolanda Arcaya Rodríguez andrea Nafarroako Berdintasunerako eta Familiarako Institutuko Familietan Hartzeko eta Adopzio Nazionalerako Bulegoko buru izendatzen duena bitarte baterako.
Nafarroako Familiarako eta Berdintasunerako Institutuko Estatutuen 12. artikuluak erakunde autonomo horren zuzendaritza kudeatzaileari esleitzen dizkio atalburuen eta bulegoburuen bitarte baterako izendapenak.
Horrenbestez, Nafarroako Familiarako eta Berdintasunerako Institutua erakunde autonomoaren estatutuak onesten dituen uztailaren 25eko 75/2012 Foru Dekretuak eman dizkidan eskudantziekin bat,
EBATZI DUT:
1. Yolanda Arcaya Rodríguez andrea Nafarroako Berdintasunerako eta Familiarako Institutuko Familietan Hartzeko eta Adopzio Nazionalerako Bulegoko buru izendatzea bitarte baterako.
2. Ebazpen hau igortzea Nafarroako Familiarako eta Berdintasunerako Institutuari, Gizarte Politiketako Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiari eta Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiari, eta interesdunari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.
3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.
Iruñean, 2014ko urtarrilaren 31n.–Nafarroako Familiarako eta Berdintasunerako Institutuko zuzendari kudeatzailea, Teresa Nagore Ferrer.
Iragarkiaren kodea: F1401533