31. ALDIZKARIA - 2014ko otsailaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARROITZ

2014ko plantilla organikoa. Behin betiko onespena

Udal honek, 2013ko abenduaren 19an egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea langileen 2014ko ekitaldiko plantilla organikoa. 2014ko 10. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaraturik, urtarrilaren 16an, jendaurreko epea iragan da inork haren kontrako erreklamaziorik aurkeztu gabe. Beraz, behin betiko onetsitzat hartzen da. Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 236 eta 276. artikuluetan eta Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuko Testu Bateginaren 20. artikuluan xedatuari jarraikiz, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen da onetsitako plantilla organikoa.

1.–Funtzionarioak:

1.1. Kopurua: bat. Lanpostuaren izena: idazkaria. Maila: A. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Osagarriak: Idazkaritzako lanpostukoa, %20 eta %3,72, 19/2008 Foru Dekretuan ezarritakoaren arabera. Egoera: hutsik.

1.2. Kopurua: bat. Lanpostuaren izena: administraria. Maila: C. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Osagarriak: lanpostukoa %10, mailakoa %15 (251/93 LFDaren 40.3-a eta 40.5 artikuluak) eta %3,36, 19/2008 Foru Dekretuan ezarritakoaren arabera.

1.3. Kopurua: bat. Lanpostuaren izena: D maila. Albientea eta zerbitzu anitzetako enplegatua. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Osagarriak: lanaldiaren luzapenekoa (ordu malgutasuna), %10, mailakoa %12 (251/93 LFDaren 40.3-e eta 40.5 artikuluak) eta %2,99, 19/2008 Foru Dekretuan ezarritakoaren arabera.

2.–Lan-kontratudunak:

2.1. Kopurua: bat, lanaldi erdian. Lanpostuaren izena: liburutegiaren eta gizarte eta kultur sustapenaren arduraduna. Maila: D. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Egoera: hutsik.

3.–Arroizko Udalaren zerbitzuko funtzionarioen eta lan-kontratudunen zerrenda hau onestea:

3.1. Funtzionarioa: Pablo M.ª Echeverría Ajona. Maila: C. 5. gradua. Egoera administratiboa: jardunean eta idazkari izateko gaitua, 1987-04-10etik.

3.2. Funtzionarioa: Óscar Arbeo López. D maila. 1. gradua. Egoera administratiboa: jardunean, albiente-zerbitzu anitzetako enplegatua, 2008/05/30etik.

3.3. Lan-kontratudunak: Javier Díaz Fernández. Maila: C. Egoera administratiboa: bitarteko izaerako lan-kontratuduna administrazio lanetarako, 2008/04/21etik.

3.4. Lan-kontratudunak: Ana Rey Eguíluz. Maila: D. Egoera administratiboa: bitarteko izaerako lan-kontratuduna liburutegiko eta gizarte-kultur sustapeneko lanetarako, 2008-06-23tik.

Arroitzen, 2014ko otsailaren 5ean.–Alkatea, Antonio Ángel Moleón Segura.

Iragarkiaren kodea: L1401894