2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ALLO
Alkatetzaren eginkizunak bertze baten esku uztea
2014ko otsailaren 6ko 35. Ebazpena, Alloko Udaleko alkateak emana, Udaleko lehen alkateordea alkate ahalmenetarako eskuordetzeko 2014ko urtarrilaren 27an eman 21. Ebazpenaren indarraldia luzatzen duena.
María Ángela González Alonso, Alloko Udaleko alkate udalburuak:
Kontuan harturik, bere eritasuna dela eta, 21. Ebazpena eman zuela 2014ko urtarrilaren 27an, eta haren bidez bere eginkizunak aldi baterako utzi zituela lehen alkateordearen esku.
Kontuan harturik 2014ko urtarrilaren 27an eta 28an ospitaleratua izan ondoan, Alloko Osasun Etxeko fakultatiboak haren eritasuneko ezgai egoera luzatu duela, gutienez ere 2014ko otsailaren 13a arte.
Kontuan harturik Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gainean azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren bitartez onetsitako Erregelamenduaren 44 eta 47. artikuluetan ezarritakoa,
EBATZI DUT:
Lehenbizikoa.–Udaleko lehen alkateorde Xabier López Seguín alkate eginkizunetarako eskuordetzeko 2014ko urtarrilaren 27an eman 21. Ebazpenaren indarraldia luzatzea otsailaren 13a arte, hura barne.
Bigarrena.–Udalaren osoko bilkuran ebazpen honen berri ematea eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
Allon, 2014ko otsailaren 6an.–Alkate udalburua, M.ª Angela Gonzalez Alonso.
Iragarkiaren kodea: L1401904