31. ALDIZKARIA - 2014ko otsailaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ABAIGAR

Ordenantza, Abaigarko bide publikoen eta finketako sarbideen erabilera arautzen duena. Hasierako onespena

Abaigarko Udalak, 2014ko otsailaren 4an egin bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Abaigarko bide publikoen eta finketako sarbideen erabilera arautzen duen ordenantza.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatutakoari jarraituz, onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek eta bidezko interesa dutenek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkezten ez badu, ordenantza behin betiko onetsitzat joko da, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Abaigarren, 2014ko otsailaren 7an.–Alkatea, Alvaro Pérez de Aransolo Fernández.

Iragarkiaren kodea: L1401918