31. ALDIZKARIA - 2014ko otsailaren 14a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

160/2014 EBAZPENA, urtarrilaren 27koa, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak emana, Francisco Javier Gurucharri Arana jauna Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionario izendatzen duena, eskolazain lanetan aritzeko.

Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko zuzendari kudeatzailearen ekainaren 17ko 141/2010 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko eskolazain izateko 43 lanpostu oposizio bidez betetzeko deialdia onetsi zen. Deialdia 2010eko 79. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, ekainaren 30ean.

Azaroaren 8ko 78/2010 Ebazpenaren bidez (2010eko 142. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, azaroaren 22koa), deialdian onartu eta baztertutako izangaien behin-behineko zerrenda onetsi zen.

2011ko 30. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, otsailaren 14an; 2011ko 75.ean, apirilaren 18an, eta 2011ko 107.ean, ekainaren 3an, deialdiaren 1.2 oinarriko akatsen zuzenketak argitaratu ziren.

Otsailaren 3ko 7/2011 Ebazpenaren bidez, behin betiko zerrenda onetsi zen; ebazpena 2011ko 30. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, otsailaren 14an.

Eta martxoaren 4ko 14/2011 Ebazpenaren bidez (2011ko 55. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, martxoaren 21ekoa), otsailaren 3ko 7/2011 Ebazpenaren I. eranskinean atzemandako akatsa zuzendu zen.

Hautaprobak amaiturik, epaimahaiak puntuazio hoberena lortu eta deialdiko lanpostuetan sartzen diren izangaiak izendatzeko proposamena egin zuen.

Gerora, eta indarreko araudiarekin bat, izendapen proposamen osagarriak egin dira, eta izendapen berriak eragin dituzte. Zehazki, 2014ko 6. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urtarrilaren 10ean, argitaratu zen zortzigarren izendapen proposamen osagarrian Francisco Javier Gurucharri Arana jauna, txanda irekiko izangaia, sartu zen.

Aipatu izangaiak eskatzen zaizkion beharkizunak betetzen dituela egiaztaturik, bidezko da izendatzea.

Horrenbestez, eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskudantziak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Francisco Javier Gurucharri Arana jauna Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionario izendatzea, eskolazainaren lanpostuan aritzeko, Valle del Ebro BHIn, eta funtzionario araubidekoa den eta plantillan 37444 zenbakia duen lanpostua esleitzea, Hezkuntza Departamentuko Hezkuntza Baliabideen Zuzendaritza Nagusiari atxikia. Lanpostuak Tuteran du destinoa.

2. Francisco Javier Gurucharri Arana jaunak Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuan hartu beharko du lanpostuaren jabetza. Horretarako hilabeteko epea izanen du, izendapena jakinarazten denetik hasita. Aipatutako epean eta behar bezala arrazoitutako ezinbesteko kasuetan izan ezik, ez baldin badu lanpostuaren jabetza hartzen, Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako funtzionario izateko eskubide guztiak galduko ditu.

3. Ebazpen hau Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzura eta Baliabide Ekonomikoen Zerbitzura eta Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Kudeaketako Zerbitzura, Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzura eta Gizarte Prestazioen Zerbitzura igortzea, eta interesdunari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan. Halaber, interesdunari adierazten zaio gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal duela Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 114. eta 115. artikuluetan xedatutakoarekin bat.

4. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.

Iruñean, 2014ko urtarrilaren 27an.–Funtzio Publikoaren zuzendari nagusia, Gregorio Eguílaz Gogorza.

Iragarkiaren kodea: F1401738