1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK
106/2014 EBAZPENA, otsailaren 7koa, Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, Nafarroako Enplegu Zerbitzuak eman eta kudeatzen dituen zenbait diru-laguntzatarako 2014ko gastua egiteko baimena ematen duena.
Martxoaren 14ko 15/2012 Foru Dekretuaren bidez Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren Estatutuak onetsi ziren. Estatutu horietan ezarritakoaren arabera, zerbitzu horren xedea da enplegu politikak, eragile ekonomiko eta sozialekin adostutakoak, planifikatu, gauzatu eta kontrolatzea, ondoko arlo hauetan ezartzen diren zerbitzu eta programak modu koordinatuan kudeatuz: enpleguaren sustapena, lan merkatuan sartzeko aukera berdintasuna, lana aurkitzea, bitartekaritza eta enplegurako orientazioa eta prestakuntza eta Nafarroako enpleguaren egoeraren eta horren gaineko politiken azterketa; horretarako, besteak beste, zenbait diru-laguntzarako deialdia egin, horiek eman eta kudeatzen ditu enplegua sortu eta lan munduan sartzen laguntzeko. Diru-laguntza horien oinarri arautzaileak 2014. urtea baino lehenago onetsi ziren.
Diru-laguntzei buruzko azaroaren 14ko 11/2005 Foru Legearen 30. artikuluak ezartzen du diru-laguntzen deialdiek berekin ekarriko dutela gasturako baimena, Nafarroako Ogasun Publikoari buruzko apirilaren 4ko 13/2007 Foru Legean ezarritako moduan.
Azaldutakoarekin bat, proposamen-txostena ikusirik, eta Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren estatutuak onetsi zituen martxoaren 14ko 515/2012 Foru Dekretuaren bidez eman dizkidaten eskudantziak erabiliz,
EBATZI DUT:
1. Nafarroako Enplegu Zerbitzuak eman eta kudeatzen dituen diru-laguntzetarako 2014ko gastua egiteko baimena ematea. Hona diru-laguntza horiek:
–Enpresa arruntek desgaitasunak dituzten pertsonak kontratatzeko diru-laguntzak, Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen maiatzaren 16ko 795/2013 Ebazpenaren bidez arautuak, diru-laguntzen eta laguntzen biltoki zentraleko 4515 zenbakia dutenak. 205.250 euro, “Enplegu plana. Desgaitasunen bat duten pertsonak kontratatzeko diru-laguntzak” izeneko 15100 170001 4709 241105 kontu-sailaren kargura.
–Desgaitasunak dituzten pertsonei laguntzeko enplegurako diru-laguntzak, Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen maiatzaren 13ko 1558/2008 Ebazpenak arautuak, diru-laguntzen eta laguntzen biltoki zentraleko 4514 zenbakia dutenak. 36.000 euro, “Enplegu plana. Desgaitasunen bat duten pertsonak kontratatzeko diru-laguntzak” izeneko 15100 170001 4709 241105 kontu-sailaren kargura.
–Lan munduan eta gizartean txertatzeko zentroetako laguntza teknikorako diru-laguntzak, Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen apirilaren 11ko 573/2013 Ebazpenak arautuak, diru-laguntzen eta laguntzen biltoki zentraleko 4516 zenbakia dutenak. 504.000 euro, “Laneratzeko zailtasun handienak dituztenak lan munduan sartzeko kofinantzatu gabeko ekintzak” izeneko 15100 170001 4819 241111 kontu-sailaren kargura.
–Laguntza teknikorako eta prestakuntzarako autonomoentzako diru-laguntzak, Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen apirilaren 27ko 1516/2009 Ebazpenak arautuak, diru-laguntzen eta laguntzen biltoki zentraleko 4521 zenbakia dutenak. 965 euro, “Enplegu plana. Ekintzaileentzako laguntza teknikoa eta prestakuntza” izeneko 15100 170001 4709 241103 kontu-sailaren kargura.
–Inbertsioetarako autonomoentzako diru-laguntzak, Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen apirilaren 27ko 1516/2009 Ebazpenak arautuak, diru-laguntza eta laguntzen biltoki zentraleko 4526 zenbakia dutenak, PEP elementua, E-09/000002-02 zenbakia, 940.875 euro, “Enplegu plana. Inbertsioetarako autonomoentzako diru-laguntzak PO EGF Nafarroa CCI 2007ES052PO009” izeneko 15100 170001 7709 241100 kontu-sailaren kargura.
–Autonomoentzako diru-laguntzak, inbertsiogatiko kredituen hobarirako, Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen apirilaren 27ko 1516/2009 Ebazpenak arautuak, diru-laguntzen eta laguntzen biltoki zentraleko 4528 zenbakia dutenak, PEP elementua, E-09/000002-02 zenbakia, 67.550 euro, “Enplegu plana. Autoenplegurako diru-laguntzak kredituen hobarirako PO EGF Nafarroa CCI-2007ES052PO009” izeneko 15100 170001 7709 241102 kontu-sailaren kargura.
–Langile autonomoentzako diru-laguntzak emakumeak lan munduan sartzea eta laneko, bizitza pertsonaleko eta familiako eginkizunak batera eramatea errazteko, Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen apirilaren 21eko 1032/2010 Ebazpenak arautuak, diru-laguntzen eta laguntzen biltoki zentraleko 4522 zenbakia dutenak, 24.125 euro, “Enplegu Plana. Autonomoentzako laguntzak, laneko eta familiako eginkizunak batera eramateko. PO EGF Nafarroa CCI 2007ES052PO009” izeneko 15100 170001 4709 241110 kontu-sailaren kargura.
–Toki entitateentzako diru-laguntzak, langabeak kontratatzeagatik interes orokorreko edo sozialeko obra eta zerbitzuak egiteko, Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen otsailaren 23ko 233/2012 Ebazpenak arautuak, diru-laguntzen eta laguntzen biltoki zentraleko 4520 zenbakia dutenak, PEP elementua, E-09/000003-06 zenbakia, 2.595.000 euro, “Enplegu plana. Gizarte intereseko obra edo zerbitzuak kontratatzeko diru-laguntzak, EGF 2007ES05UPO001” izeneko 15100 170001 4609 241100 kontu-sailaren kargura.
–Administrazio publikoentzako eta irabazi asmorik gabeko entitateentzako diru-laguntzak, langabeak kontratatzeagatik interes orokorreko edo sozialeko zerbitzuak egiteko, Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen martxoaren 5eko 483/2012 Ebazpenak arautuak, diru-laguntzen eta laguntzen biltoki zentraleko 4524 zenbakia dutenak, PEP elementua, E-09/000003-06 zenbakia, 482.500 euro, “Enplegu plana. Administrazio publikoen eta irabazi asmorik gabeko entitateen kontratazioetarako diru-laguntzak, EGF 2007ES05UPO001” izeneko 15100 170001 4819 241106 kontu-sailaren kargura.
–Nafarroako lan elkartuko kooperatibetan eta lan sozietateetan bazkideak eginez enplegua sustatzeko diru-laguntzak, Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen apirilaren 29ko 0682/2013 Ebazpenak arautuak, diru-laguntzen eta laguntzen biltoki zentraleko 4523 zenbakia dutenak, PEP elementua, E-09/000002-03 zenbakia, 595.405 euro, “Enplegu plana. Ekonomia sozialeko enpresentzako diru-laguntzak lanpostuak sortzeko PO EGF CCI 2007ES05” izeneko 15100 170001 4709 241200 kontu-sailaren kargura.
–Nafarroako lan elkartuko kooperatibetan eta lan sozietateetan inbertsioak eginez enplegua sustatzeko eta lehiakortasuna hobetzeko diru-laguntzak, Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen apirilaren 22ko 0641/2013 Ebazpenak arautuak, diru-laguntzen eta laguntzen biltoki zentraleko 4529 zenbakia dutenak, 482.500 euro, “Enplegu plana. Kooperatiba eta lan sozietateentzako enplegua laguntzeko” izeneko 15100 170001 7709 241200 kontu-sailaren kargura.
–Nafarroako lan elkartuko kooperatibetan eta lan sozietateetan enpresaburuen ondorengotza bidez eta enpresak ekonomia sozialekoak bihurtuz enplegua sustatzeko diru-laguntzak, Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen maiatzaren 10eko 0763/2013 Ebazpenak arautuak, diru-laguntzen eta laguntzen biltoki zentraleko 4530 zenbakia dutenak, 164.050 euro, “Enplegu plana. Enpresaburuen ondorengotzarako laguntzak ekonomia sozialeko enpresetan” izeneko 15100 170001 7709 241202 kontu-sailaren kargura.
–Nekazaritzako Enplegu Plana sustatu eta ezartzeko diru-laguntzak, Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen maiatzaren 28ko 416E/2013 Ebazpenak arautuak, diru-laguntzen eta laguntzen biltoki zentraleko 4525 zenbakia dutenak, 59.587,85 euro, “Enplegu plana. Nekazaritzako enplegua laguntzeko plana” izeneko 15100 170001 4819241108 kontu-sailaren kargura.
Gizarteratze-errenta edo gizartean eta lanean txertatzeko eta enplegagarritasuna hobetzeko laguntza jasotzen duten pertsonak kontratatzeagatik toki erakundeei eta irabazi asmorik gabeko entitateei Gizarte Segurantzako enpresa-kuotak pagatzeko diru-laguntzak, Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen martxoaren 27ko 502/2013 Ebazpenak arautuak, diru-laguntzen eta laguntzen biltoki zentraleko 4539 zenbakia dutenak, 300.000 euro, “Enplegu plana. “Gizatalde jakin batzuetan enplegua eta prestakuntza sustatzeko programak” izeneko 15000 170000 4819 241115 kontu-sailaren kargura.
2. 2014ko ekitaldiko aurrekontuaren kargura bideratzea 2013ko ekitaldian ebatzi gabe gelditu ziren deialdi hauetako eskaerak:
–Enpresa arruntek desgaitasunak dituzten pertsonak kontratatzeko diru-laguntzak, Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen maiatzaren 16ko 795/2013 Ebazpenak arautuak.
–Autonomoentzako diru-laguntzak inbertsioetarako, Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen apirilaren 27ko 1516/2009 Ebazpenak arautuak.
–Autonomoentzako diru-laguntzak inbertsiogatiko kredituen hobarirako, Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen apirilaren 27ko 1516/2009 Ebazpenak arautuak.
–Autonomoentzako diru-laguntzak laguntza teknikorako, Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen apirilaren 27ko 1516/2009 Ebazpenak arautuak.
–Langile autonomoentzako diru-laguntzak emakumeak lan munduan sartzea eta laneko, bizitza pertsonaleko eta familiako eginkizunak batera eramatea errazteko, Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen apirilaren 21eko 1032/2010 Ebazpenak arautuak.
–Nafarroako lan elkartuko kooperatibetan eta lan sozietateetan bazkideak eginez enplegua sustatzeko diru-laguntzak, Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen apirilaren 29ko 0682/2013 Ebazpenak arautuak,
–Nafarroako lan elkartuko kooperatibetan eta lan sozietateetan inbertsioak eginez enplegua sustatzeko eta lehiakortasuna hobetzeko diru-laguntzak, Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen apirilaren 22ko 0641/2013 Ebazpenak arautuak.
–Gizarteratze-errenta edo gizartean eta lanean txertatzeko eta enplegagarritasuna hobetzeko laguntza jasotzen duten pertsonak kontratatzeagatik toki erakundeei eta irabazi asmorik gabeko entitateei Gizarte Segurantzako enpresa-kuotak pagatzeko diru-laguntzak, Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen martxoaren 27ko 502/2013 Ebazpenak arautuak.
3. Helburu horietarako diru kopurua 2014. urtera luzatutako 2012ko aurrekontuko kontu-sailen kargura izanen da, baldin eta haietan kreditua bada.
4. Ebazpen hau igortzea Enplegua Sustatzeko Zerbitzuari eta Nafarroako Enplegu Zerbitzuko Kontu-hartzailetza delegatuari.
5. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
Iruñean, 2014ko otsailaren 7an.–Zuzendari kudeatzailea, María Isabel García Malo.
Iragarkiaren kodea: F1401955