4. PROZEDURA JUDIZIALAK
IRUÑEKO LAN ARLOKO 3. EPAITEGIA
Jakinarazpen ediktua. 1240/2012 prozedura arrunta
Lourdes García Ruiz andrea, Iruñeko Lan arloko 3. Epaitegiko idazkari judiziala.
Aditzera ematen dut: prozedura arruntaren ondoriozko erreklamazioa dela-eta epaitegi honetan bideratzen ari den 1240/2012 prozesuan ebazpena eman da, eta interesdunek haren kopia dute eskura bulego judizial honetan, oso-osorik aztertu ahal izateko.
Eta María Rosario Olóriz Goñiri legezko moduan jakinarazteko balio izan dezan, eta, orobat, zitazioa egiteko, 2014ko otsailaren 18ko 10:40an ager dadin adiskidetze ekitaldia eta judizioa egitera, Iruñeko Justizia Jauregiko 103. judizio-aretoan (Iruñeko San Roke kaleko 4an), honako hau egiten dut Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin.
Hartzaileari ohartarazten zaio bulego judizialeko iragarki-oholean ebazpenaren kopia jarriz eginen direla hurrengo komunikazioak, salbu eta autoenak, epaienak, epatzeenak eta prozedurari amaiera ematen dioten ebazpenenak, eta ebazpen honen aurka berraztertzeko errekurtsoa jar daitekeela hiru eguneko epean.
Iruñean, 2014ko otsailaren 6an.–Idazkari judiziala, Lourdes García Ruiz.
Iragarkiaren kodea: J1401877