30. ALDIZKARIA - 2014ko otsailaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ERRONKARIKO IBAXAREN BATZORDEA

Aldaketak aurrekontuan. Behin betiko onespena

Erronkariko Ibaxaren Batzordeak, 2013ko abenduaren 18an egin bilkuran, erabaki zuen aldaketa hauek hasiera batean onestea 2013ko aurrekontuan:

1. Aurrekontuko aldaketa, kreditu berezikoa, 392,00 eurokoa, 1.581.542 kontu-sail berriari dagokionez (Irabazi asmorik gabeko erakundeak, Foresna Zurgaia), diruzaintzako gerakinaren kargura finantzatuko dena.

2. Aurrekontuko aldaketak, kreditu-gehikuntzakoak, honako kontu-sail hauei dagokienez, diruzaintzako gerakinaren kargura finantzaturik: 893,37 euro 1.121.13101 kontu-sailari (Garbiketako peoia); 3.993,92 euro 1.421.13101 kontu-sailari (Haur hezitzaileen ordainsariak); 1.965,22 euro 1.451.22001 kontu-sailari (Euskara zerbitzuko jarduerak eta materiala); 2.800,00 euro 1.451.22711 kontu-sailari (JGVSri ordaintzea, euskara zerbitzuaren kostua).

3. Aurrekontuko aldaketa, kreditu-gehikuntzakoa, 3.921,16 eurokoa, 1.311.482 kontu-sailari dagokionez (Gizarte eta kultur sustapeneko programa), 1.33021 kontu-saileko (Gizarte eta kultur sustapeneko programako kuotak) diru-sarrera handiagoaren kargura (2.623,00 euro) eta diruzaintzako gerakinaren kargura (1.298,16 euro) finantzaturik.

Jendaurreko epea 2014ko 8. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urtarrilaren 14an, argitaratutako iragarkiaren bidez ireki baitzen, erreklamaziorik gabe iragan denez, aipatu aldaketak behin betiko onetsirik geratu dira, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 214.2 artikuluan, 202.1 artikuluari dagokionez, eta lege hori aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz. Argitara ematen da, aipatu legearen 202.3 artikuluan ezarritakoa betetzeko.

Erronkarin, 2014ko otsailaren 5ean.–Batzordeko burua, Alfredo Cabodevilla Munárriz.

Iragarkiaren kodea: L1401825