2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ESKA-ZARAITZUKO HONDAKIN SOLIDOEN MANKOMUNITATEA
Aldaketa, Hiri hondakin solidoak biltzeko zerbitzuen tasak arautzen dituen ordenantzan. Behin betiko onespena
Eska-Zaraitzuko HHSen Mankomunitateko Batzarrak, 2013ko abenduaren 12an egin bilkuran, aldaketa behin betiko onetsi zuen Hiri hondakin solidoak biltzeko zerbitzuen tasak arautzen dituen ordenantzan. 2013ko 247. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 26an.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatuari jarraikiz, maiatzaren 31ko 15/2002 Foru Legeak aldatu baitzuen, eta jendaurrean egoteko epea inork alegaziorik aurkeztu gabe iraganik, ordenantza hori behin betiko onetsi eta osorik argitaratzeko agindu da, behar diren ondorioak izan ditzan.
–Aldatu da ohe kopuruaren tipologia eta haren ordez plaza kopurua izanen da, hostaletan, landetxeetan eta aterpetxeetan, ratioa bikoizturik, hau da, bortz ohe bitarte hamar plazakoa izanen da hemendik goiti, eta hamar ohe bitarte, berriz, 20 plazakoa, oheen ordez plazen bikoitza ezarririk. Proposatutako aldaketa kategoria hauetan onetsi da: Hostalak-1, Hostala-2, Hostala-3, Hostala-4, 15. kategoriako Landetxea, eta 16. kategoriako Landetxea eta Aterpetxeak.
Nabaskozen, 2014ko otsailaren 3an.–Mankomunitateko burua, Cruz M. Moriones Uriz.
Iragarkiaren kodea: L1401837