30. ALDIZKARIA - 2014ko otsailaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

VILLAMAYOR DE MONJARDIN

1 eta 2. aldaketak 2013ko aurrekontuan. Behin betiko onespena

Aurrekontuan egin aldaketak hasiera batean onesten dituen erabakia 2014ko 230. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, azaroaren 28an. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuan egin aldaketa horiek behin betiko onetsi eta argitara ematen dira, behar diren ondorioak izan ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.

GASTUAK:

–Kreditu gehikuntza:

53 212 kontu-saila. “Artegiko ateaz hornitzea eta hura paratzea”: 350,00 euro.

581 218 kontu-saila. “Bideak zaindu eta konpontzea”: 5.000,00 euro.

–Kreditu berezia:

53 648. “Artegia legeztatzeko proiektua”: 20,00 euro.

432 622. “Karrikak identifikatzeko plakak”: 4.100,00 euro.

453 685. “Aulkiak erostea, gertakarietarako”: 1.452, 00 euro.

432 218. “Karriketako mantentze lan tikiak, igeltserotzakoak”: 1.500,00 euro.

447 683. “Tederko langileen lan-taldearendako materialak”: 600,00 euro.

451 640. “Ondare inmaterialaren bilketa”: 1.250,00 euro.

613 225. “Balorazio txostenaren berrikuspena”: 3.000, 00 euro.

462 48203. “Nafarroako Elikagaien Bankuarekiko lankidetza”: 137,00 euro.

432 601. “El Encinico karrika asfaltatzea”: 10.800 euro.

Gastuak, guztira: 28.209,00 euro.

DIRU-SARRERAK:

Diruzaintzako gerakina: 28.209,00 euro.

Guztira: 28.209,00 euro.

Villamayor de Monjardinen, 2014ko urtarrilaren 8an.–Alkatea, Eugenio Fernando Barbarin Luquin.

Iragarkiaren kodea: L1401856