2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
UHARTE ARAKIL
1. poligonoko 802 eta 294. lurzatien xehetasun azterlana. Hasierako onespena
Alkatetzaren otsailaren 5eko 13/2014 Ebazpenaren bidez, hasiera batean onetsi zen Uharteko Arakilgo 1. poligonoko 802 eta 294. lurzatietan Uharold, S.L.k sustatu duen xehetasun azterlana.
Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76.a) artikuluarekin bat, espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita; epe horretan, interesdunek eskura izanen dute espedientea udal bulegoetan, azter dezaten eta bidezkoak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten.
Uharte Arakilen, 2014ko otsailaren 5ean.–Alkate udalburua, Javier Rodríguez Astiz.
Iragarkiaren kodea: L1401834