30. ALDIZKARIA - 2014ko otsailaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SESMA

2014ko plantilla organikoa. Behin betiko onespena

Sesmako Udalak, 2013ko abenduaren 19an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 2014ko plantilla organikoa.

Jendaurreko epea iragan denez eta inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, behin betiko onetsita gelditu da 2014ko ekitaldiko plantilla organikoa.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 235. artikuluan eta Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuko Testu Bateginaren 20. artikuluan xedatuari jarraikiz, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen dira plantilla organikoa eta langile guztien zerrenda.

Sesman, 2014ko otsailaren 6an.–Alkatea, Pedro M.ª Mangado Pinillos.

1. ERANSKINA

FUNTZIONARIOEN, ADMINISTRAZIO-KONTRATUDUNEN ETA LAN-KONTRATUDUNEN PLANTILLA ORGANIKOA

Funtzionarioa

Kopurua: 1. Lanpostuaren izena: zerbitzu anitzetako langilea. Maila: D. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Lanpostuko osagarria: %32,99.

Administraria

Kopurua: 1. Lanpostuaren izena: Idazkaria (hutsik). Maila: A. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Lanpostuko osagarria: %33.

Lan-kontratudunak

Kopurua: 1. Lanpostuaren izena: liburuzain/kultur koordinatzailea. Maila: C mailarekin parekatua. Kontratua. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Lanpostuko osagarria: %8,36. Lanaldi partziala.

Kopurua: 1. Lanpostuaren izena: administrari laguntzailea (hutsik). Maila: D mailarekin parekatua. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Lanpostuko osagarria: %29,99. Lanaldi osoa.

Kopurua: 1. Lanpostuaren izena: administrari laguntzailea (hutsik). Maila: D mailarekin parekatua. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Lanpostuko osagarria: %29,99. Lanaldi partziala.

2. ERANSKINA

Funtzionarioen izenen zerrenda

Izen-deiturak: Martinez Arana, Antonio. Lanpostuaren izena: Zerbitzu anitzetako langilea. Maila: D. Gradua: 5. Egoera administratiboa: jardunean. Antzinatasuna: 1985-12-14tik hasita.

Administrazio-kontratudunen zerrenda

Izen-deiturak: Fuertes Martínez, Miguel Angel. Lanpostuaren izena: idazkaria. Maila: A. Administrazio egoera: jardunean (bitarteko administrazio-kontratua). Udalak onartutako antzinatasuna 2013-12-31n: 21 urte eta 27 egun.

Lan-kontratudunen zerrenda

Izen-deiturak: María Rosario Mangado Etayo. Lanpostuaren izena: liburuzain/kultur koordinatzailea. Maila: C mailarekin parekatua. Kontratuko osagarriak. Egoera administratiboa: jardunean. Antzinatasuna: 1993-04-02tik hasita. (lanaldi partziala, lanaldiaren %54,3).

Izen-deiturak: Belén Ortega González. Lanpostuaren izena: administrari laguntzailea. Maila: Maila: D. Egoera administratiboa: jardunean (bitarteko gisa, lanaldi partziala). Udalak onartutako antzinatasuna 2013-12-31n: 7 urte, 9 hilabete eta 3 egun.

Izen-deiturak: María Teresa García Garraza. Lanpostuaren izena: administrari laguntzailea. Maila: Maila: D. Egoera administratiboa: jardunean (bitartekoa; lanaldi partziala, lanaldiaren %57). Antzinatasuna: 2005-04-07tik hasita.

Iragarkiaren kodea: L1401875