2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
SAN ADRIAN
6 eta 7. aldaketak 2013ko aurrekontuan. Behin betiko onespena
San Adriango Udalak, 2013ko abenduaren 13an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zituen 6/2013 eta 7/2013 aldaketak 2013ko ekitaldiko aurrekontu orokor eta bakarrean.
Hasierako onespenaren iragarkia eta haien laburpena kapituluka eman zen argitara 2014ko 9. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urtarrilaren 16an, eta horren ondoan jendaurreko epea iragan da inork erreklamaziorik aurkeztu gabe. Beraz, behin betiko onetsirik gelditu dira aurrekontuan egindako aldaketak.
San Adrianen, 2014ko otsailaren 5ean.–Alkatea, Emilio Cigudosa García.
Iragarkiaren kodea: L1401857