30. ALDIZKARIA - 2014ko otsailaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

NOAIN (ELORTZIBAR)

Aldaketa xehakatua (ekipamendurako jarduketa), Elorzko 8. poligonoko 218. lurzatiari dagokionez, Elorzko Lindatxikia zeharkaleko 3an Mari Carmen Eslava Ezcurrak sustatua. Hasierako onespena

Noain Elortzibarko Udalak, 2014ko otsailaren 5ean egin bilkuran,

ERABAKI ZUEN:

1. Aldaketa xehakatua (ekipamendurako jarduketa) hasiera batean onestea Elorzko 8. poligonoko 218. lurzatiari dagokionez, Elorzko Lindatxikia zeharkaleko 3an Mari Carmen Eslava Ezcurrak sustatua.

2. Sustatzaileari errekerimendu egitea, behin betiko onespenaren tramitean testu bategin bat aurkez dezan, jendaurreko epearen ondoriozko aldaketak eta Hirigintza Alorraren 2014ko urtarrilaren 30eko txostenaren edukia bilduko dituena.

3. Administrazioari dagokion %10aren lagapena obra lizentzia erdietsi baino lehen gauzatuko da, planeamenduaren agirian adierazten den bezala.

4. Espedientea hilabetean jendaurrean edukitzea, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, eta iragarkiak paratzea Nafarroako Foru Komunitatean argitaratzen diren egunkarietan.

Noain Elortzibarren, 2014ko otsailaren 6an.–Alkate udalburua, Sebastian Marco Zaratiegui.

Iragarkiaren kodea: L1401859