30. ALDIZKARIA - 2014ko otsailaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LIZOAIN-ARRIASGOITI

Lizoaingo 17. poligonoko 231. lurzatia desjabetzea.
Behin betiko onespena

Lizoain-Arriasgoitiko Udalak, 2014ko urtarrilaren 30ean egin bilkuran, erabaki zuen behin betiko onestea Lizoaingo 17. poligonoko 231. lurzatiaren desjabetzapena, Urritzelkiko ur-biltegira iristeko bidea zolatzeko obrak egiteko.

Ikusirik Lizoaingo 17. poligonoko 231 C lurzatiaren desjabetzapena hasiera batean onesteko erabakia jendaurrean egoteko epea bukatu dela.

Ikusirik desjabetzapenaren espedientea hasiera batean onesteko erabakia 2013ko 248. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abenduaren 27an, argitaratu zela, eta jendaurreko aldian Araceli Equiza Lasa andreak alegazio idazkia aurkeztu duela, zeinean, desjabetzapena beharrezkoa ez dela azaldu eta proiektuaren aldaketa proposatu ondoren, eskatu baitu balio justua zehazterakoan kontuan har daitezela, finkaren balioa ez ezik (4 euro metro karratuko), finkaren aldi baterako okupazioa, larreak galtzea, finkaren balio galtzea eta ukipenaren prezioa.

Ikusirik Sertecna ingeniaritzaren txosten teknikoa, non erabat justifikatzen baita egin beharreko obra, eta mantentzen baita proiektuan planteatutako konponbidearen egokitasuna, hau da, bidea finka pribatuaren albo batean kokatzea, desjabetuaren proposamena ez bezala, zeina edonola ere garestiagoa, zailagoa eta egonkortasun gutxiagokoa izanen bailitzateke, bai eraikuntzaren bai geologiaren aldetik; gainera, obrak presakoak dira, lehenbailehen egin beharrekoak.

Honako hau erabaki da:

Lehenbizikoa.–Ezestea Araceli Visitación Equiza Lasa andreak aurkeztutako alegazioak, Sertecna, S.L.ren txosten teknikoan ageri direnak oinarri harturik, Osoko Bilkura honek bere egiten baititu, eta behin betiko onestea Lizoaingo 17. poligonoko 231 C luzatiaren desjabetzapena, Urritzelkiko ur-biltegira iristeko bidea zolatzeko obrak egiteko. Eskuratze hori nahitaezko desjabetzapenaren bidez egitea erabaki da.

Bigarrena.–Ukitutako ondasun eta eskubide hauen zerrenda onestea, eta horien onura publikoa eta okupazio beharra deklaratzea.

I) Lizoain-Arriasgoiti ibarreko Urritzelkiko 17. poligonoko 231-C katastroko lurzatia, 850 m²-ko azalera baitu eta larretarako erabiltzen baita. Desjabetzearen ondorioetarako, 2.550 euroko balioa dauka.

Finka Agoizko 1. Jabetza Erregistroan inskribatuta ageri da. Lizoaingo 5345. finka, 3183. liburukia, 60. liburua, 107. orria. Jabea: Araceli Visitación Equiza Lasa andrea.

Hirugarrena.–Proiektuak ukitzen dituen ondasun eta eskubideen okupazioa presakoa dela deklaratzeko eskatzea Nafarroako Gobernuari, Toki Administrazioko Departamentuaren bitartez, Nahitaezko Desjabetzapenari buruzko Legearen 52. artikuluan eta hurrengoetan ezarritakoa bete beharrez.

Laugarrena.–Agoizko 1. Jabetza Erregistroari eskatzea desjabetzeari buruzko behin betiko erabaki honen bazterreko oharra jar dezala dagokion finkan.

Bosgarrena.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren ediktuen oholean argitaratzea, eta interesdunari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Seigarrena.–Behar den kreditu kopurua atxikitzea, ordaindu ahal izateko ukituriko ondasun eta eskubideen balio justua eta desjabetze prozeduraren ondorio diren gainerako betebehar ekonomikoak.

Lizoainen, 2014ko otsailaren 5ean.–Alkate udalburua, Amaia Ekisoain Gorriz.

Iragarkiaren kodea: L1401850