2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
LEDEA
Aldaketa, Herriko jabari publikoko zoruan, hegalkinean eta zorupean interes orokorreko hornidura zerbitzuak ustiatzen dituzten enpresen aprobetxamendu berezien tasak arautzen dituen ordenantzan. Behin betiko onespena
Ledeako Udalak, 2013ko urriaren 24an egin osoko bilkuran, erabaki zuen aldaketa hasiera batean onestea Herriko jabari publikoko zoruan, hegalkinean eta zorupean interes orokorreko hornidura zerbitzuak ustiatzen dituzten enpresen aprobetxamendu berezien tasak arautzen dituen ordenantzan. Hura 2013ko 213. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, azaroaren 5ean.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluari jarraikiz, eta jendaurrean egoteko epea inork alegaziorik aurkeztu gabe iraganik, ordenantzan egin aldaketa hori behin betiko onetsi eta osorik argitaratzeko agindu da, behar diren ondorioak izan ditzan.
Ledean, 2014ko urtarrilaren 23an.–Alkatea, María Beatriz Lucía Olleta Sánchez.
ALDAKETA, HERRIKO JABARI PUBLIKOKO ZORUAN, HEGALKINEAN ETA ZORUPEAN INTERES OROKORREKO HORNIDURA ZERBITZUAK USTIATZEN DITUZTEN ENPRESEN APROBETXAMENDU BEREZIEN TASAK ARAUTZEN DITUEN ORDENANTZAN
3. artikulua. Tasa honen subjektu pasiboak dira aitzineko atalean aipatu diren horniduren zerbitzu publikoak ustiatzen dituzten enpresak. Telefonia mugikorreko enpresak salbuetsita, subjektu pasiboak izanen dira bai hornidurak egiteko erabiltzen diren sareen titularrak badira, bai, sare horien titularrak izan gabe, sareak erabiltzeko, haietara iristeko edo elkar lotzeko eskubideen titularrak badira.
Horri dagokionez, zerbitzu horiek ustiatzen dituzten enpresen artean sartzen dira banaketarako eta merkaturatzeko enpresak.
5. artikulua. Deuseztatua.
Iragarkiaren kodea: L1401818